108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

LERIN

Jarduera sailkatua. Baimena

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Fincas Landa, S.L. Jarduera: garajeak, 18 etxebizitzako eraikinean (instalazioa). Tokia: Lerin. Portal karrika, 1.

Lerinen, 2006ko abuztuaren 10ean._Alkatea, Jacinto Gil Celaya.

Iragarkiaren kodea: L0614004