108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

101/2006 FORU AGINDUA, abuztuaren 24koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Celia Martínez Subiza, bitarte baterako, Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasleen Bulegoko buru izendatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarrian, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 j) artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Celia Martínez Subiza, bitarte baterako, Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasleen Bulegoko buru izendatzea.

2. Foru agindu hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Langileriaren Atalari, Funtzionarioen Nomina Bulegoari, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 24an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0614146