108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ITZAGAKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2006ko plantilla organikoa behin betikoz onetsirik

Mankomunitateko Batzarrak, 2006ko maiatzaren 31n, hasiera batean onetsi zuen 2006ko ekitaldiko plantilla organikoa eta hura 2006ko 90. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 28an. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan da. Behin betikoz onetsirik gelditu da 2006ko plantilla organikoa.

Funtzionarioak

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %25. Bateraezintasuna: %35. Egoera: jardunean.

Lanpostua: Kontu hartzailea. Kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %25. Bateraezintasuna: %35. Egoera: jardunean.

Sarbidea, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 12. xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz.

Lan-kontratudunak

Lanpostua: administraria. Kopurua: 1. Maila: C. Taldeko osagarria: %12,00. Sarbidea: Oposizioa. Egoera administratiboa: lanpostu hutsa.

Lanpostua: administrari laguntzailea. Kopurua: 3. Maila: D. Taldeko osagarria: %12,00. Sarbidea: Oposizioa. Egoera administratiboa: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Kopurua: 2. Maila: E. Taldeko osagarria: %15. Sarbidea: Oposizioa. Egoera administratiboa: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

Izena: Jorge Miguel Reta Pascal. Maila: A. Lanpostua: idazkaria.

Izena: Carlos Echarte Urtasun. Maila: A. Lanpostua: kontu hartzailea.

Behin betikoz onesteko erabaki honen kontra uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 333. artikuluaren 1. zenbakiak aipatzen dituen errekurtsoak aurkez daitezke.

Urrotz Hirian, 2006ko abuztuaren 22an._Mankomunitateburua, Juana María Lecumberri Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0613917