108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Egitura organiko-administratibo eta funtzionala

Tuterako Udalak, 2006ko uztailaren 4an egin osoko bilkuran, besteak beste, ondotik hitzez hitz heldu den erabakia hartu zuen, Tuterako Udaleko alkate udalburuak proposaturik:

"Udalak, 2006ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren Erregelamendu Organikoko 25. artikuluaren aldaketa, Tuterako (Nafarroa) Udalaren egitura organiko-administratibo eta funtzionalaren aldaketarekin batera.

Aintzat hartzekoa: erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamabost egun balioduneko epea, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, iragan da. Orobat, alegazio bana jaso dute Udalaren Erregelamendu Organikoko 25. artikuluaren aldaketak eta egitura organiko-administratibo eta funtzionalaren aldaketak, María Carmen Montoya Sánchez eta Pilar Guerendiáin Biurrun andreek aurkezturik.

Kontuan hartzekoa: toki entitateek beren burua antolatzeko duten ahalmena.

Kontuan hartzekoa: Udalaren aholkularitza juridikoaren txostena, 2005eko uztailaren 11koa, Udal honetako funtzionarioek, jabetzan dutena baino maila altuagoko lanpostua betetzen dutenean, eskuratu behar dituzten lansarien gainekoa.

Erabaki da:

1. Ezestea María Carmen Montoya Sánchez eta María Pilar Guerendiáin Biurrun andreek aurkeztutako alegazioa.

2. Behin betiko onestea Udalaren Erregelamendu Organikoko 25. artikuluaren aldaketa, honela idatzita geratzen dena: "Alkateak esleitzen dituen eskuordetzeak, 23. artikuluko 5. zenbakian xedatutakoarekin bat, egokituko dira ondoko alorretara, Udalaren administrazio zerbitzuak haien arabera antolatuko baitira:

_Ogasun, Kudeaketa eta Dirubilketako Alorra.

_Ekonomia eta Hiri Antolamenduko Alorra.

_Herritarrendako Laguntzarako Alorra.

_Gizarte Ongizatearen eta Emakumearen Alorra."

3. Behin betiko onestea Tuterako Udalaren egitura organiko-administratibo eta funtzionalaren aldaketa. Egituraren idazketa berria ondoko eranskinetan jasotzen da, eta haren behin betiko onespena baldintzatuta geratzen da, betiere, Erregelamendu Organikoko 25. artikuluaren aldaketak, aurreko puntuan azaldu baita, indar hartzera.

4. Honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, argitara dezaten. Ondorioak sortuko ditu Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik.

5. Erabaki hau interesatuei igortzea."

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa ezar daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2006ko uztailaren 12an. _Alkatea, Luis Casado Oliver.

ERANSKINA

I._Alkatetza:

Alkatetzaren mendean egonen dira haren Kabinetea, Idazkaritza Orokorra, Kontu-hartzailetza, Kultura eta Hiritarren Babesa, ondoko baldintzekin:

_Alkatetzaren Kabinetea: alkate jaunaren mendean egonen da, zuzenean; behin-behineko langileek eta udal langileek osatuko dute eta esleituko zaizkion betekizunak izanen dira aholkularitza eta laguntza ematea Alkatetzari, berezko dituen gaietan. Plantilla organikoan ezarriko da, kasu bakoitzean, Kabineteari zein langile atxiki behar zaion eta zein klasetakoa.

_Idazkaritza orokorra:

-Aholkularitza juridikoa.

-Artxiboa.

_Kontu-hartzailetza.

_Industriaren sustapena:

_Hiritarren Babesa:

-Udaltzaingoa.

-Gizarte Babesa.

_Langileria.

II._Udalaren gainerako zerbitzu administratiboen antolamendurako, gaur egun ezarrita dauden lau alorrekin segituko da, honako izen eta gai hauekin:

.Gizarte Ongizatearen eta Emakumearen Alorra:

_Gizarte Ongizatea:

-Gizarte Ongizatea.

-Emakumea.

_Osasuna

.Hiritarrendako Laguntza Zerbitzua:

_Emplegua:

-Merkataritza.

-Enplegua.

-Hezkuntza, Gizarte Etxeak eta Gazteria.

-Hiritarrendako Laguntza Zerbitzua (S.A.C.).

-Kontsumitzailearendako Argibideetarako Udal Bulegoa.

-Kirolak.

-Zerbitzu orokorrak.

.Ogasun, Kudeaketa eta Dirubilketako Alorra:

_Ondarea.

_Katastroa.

_Diruzaintza.

_Ogasuna.

_Erosketak.

_Kalitate, Eraberriketa eta Teknologia Berriak:

-Kalitatea, Eraberriketa eta Teknologia Berrien eta

Komunikazioen Proiektuak.

-Informatika.

.Ekonomia eta Hiri Antolamenduko Alorra:

_Hirigintza

_Hiriaren paisaia.

_Ingurumena.

_Industria.

_Bulego Teknikoa eta Kontrataturiko Zerbitzuak.

_Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendiak.

III._a) Alor bakoitzak bere zuzendaria izanen du, buru gisa, eta kargu hori beteko da alkate jaunaren izendapen librearen bidez, ahal dela Udal honetan edo bere erakunde autonomoetan plantillako edo atxikitako langile direnen artean bat hautatu eta hura lanpostuz mugiaraziz.'

"b) Alorreko zuzendarien artean, bi kasu ezberdin harzen dira kontuan lansariei dagokienez:

b.1. Lanpostu hori betetzeko ez bada izendatzen funtzionario bat edo Udaleko lan kontratudun finko bat, eskuratuko ditu "A" mailarekin parekatutako lansariak, gehi zuzendaritzako osagarria, plantilla organikoan esleitzen zaiona.

b.2. Lanpostu hori betetzeko Udaleko funtzionario edo lan-kontratudun finko bat izendatzen bada, eskuratuko ditu oinarrizko lansariak, duen funtzionario mailan edo, lan kontratudun finkoa denean, bere taldean egoteko behar duen titulazioarekin loturik daudenak; eta lansari osagarriak, egitan betetzen ari diren lanpostuari, kasu honetan "A" mailari, dagozkionak.

c) Alor bakoitzari esleitu zaizkion gai edo eskumenen gainean sor daitezkeen zalantza, huts edo desadostasunak, Alkatetzak ebatziko ditu, era arrazoituan. Alkatetzak behar bezala zehaztuko ditu adierazitako eskuduntzak, egoki juzgatzen duen aurrekari eta informazio oro bildu ondoren.

1. ERANSKINA

2006ko plantilla, alegazioen txostena

María Carmen Montoya Sánchez andrea (Gizarte Ongizateko Alorreko zuzendaria) eta Pilar Guerendiain Biurrun andrea (Herritarrendako Laguntzarako Alorreko zuzendaria (1 zenbakiko agiria).

Eskatzen dute izendapen librekoak diren zuzendaritza lanpostu guztiek dituzten lansariak eskuratzen segitzea, orain arte eskuratu duten zenbatekoarekin; horregatik alegazioak aurkeztu dizkiote erregelamendu organikoaren, egitura organiko-administratiboaren eta plantilla organikoaren aldaketari, 2006ko urtarrilaren 31ko osoko bilkuran hasiera batean onetsirik.

Ezetsi da alegazio hori, ondoko oinarri hauekin: toki entitateek beren burua antolatzeko duten ahalmena eta aholkularitza juridikoaren txostena, 2005eko uztailaren 11koa, Udal honetako funtzionarioek, jabetzan dutena baino maila altuagoko lanpostua betetzen dutenean, eskuratu behar dituzten lansarien gainekoa.

Iragarkiaren kodea: L0614109