108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, 2006ko abuztuaren 28koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Lukingo Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

2003ko maiatzaren 25ean, martxoaren 31ko 374/2003 Errege Dekretuaren bidez dei egin zen hauteskundeetara. Horietan lau hautagai aurkeztu ziren Lukingo Udalerako. Hautatu zirenez, Lukingo Udala osatu zuten.

Bi hautetsik kargua utzi dute. Udala legez behar direnen erdiak baino gutxiagok osatzen dutenez, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoko 182. artikuluko lehen lerroaldean xedaturikoari dagokionez, bidezko da Nafarroako Gobernuak izenda ditzala Udaleko Kudeaketa Batzordea osatuko dutenak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Raúl Bacaicoa Fernández, María Antonia Pardo Gil eta Luis Ramón Azcona Gil Lukingo Udaleko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 28an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0614167