108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LIZARRA

Lizarrako Plan Orokorreko aldaketa xehekatua U.E. 3-5 eta U.C. 3-6 unitateetan

Kontuan hartuta hirigintzako hitzarmen bat tramitatu dela Udalaren eta Lizarrako H.A.P.O.ko U.E. 3-5 eta U.C 3-6 unitateen jabeen artean (Tokiko Gobernu Batzordeak 2006ko martxoaren 23ko bilkuran behin betiko onetsia), xedea duela aldaketan sartutako zehaztapen batzuk betetzea eta hirigintzako aprobetxamendutik Udalari dagokion balorazioa %10ekoa dela, Lizarrako Udalak 2006ko abuztuaren 3an egindako osoko bilkura arruntean,

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 79. artikuluetan eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.2.c) eta 47.2.II) artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, legezko gehiengo absolutua izanik, honako hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Lizarrako H.A.P.O.ko aldaketa, Promociones Estella Urbana, S.L.k sustatua, hiri lurzoruko U.E. 3-5 eta U.C. 3-6 unitateei dagokiena, espedienteari erantsitako aldaketaren dokumentazioari jarraituz.

2. Jendaurrean edukitzea, dagokion iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, hilabeteko epean interesatuek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

3. Halaber, iragarkia hemengo prentsan eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea, eta ohartaraztea egintza honen aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik jarri, tramiteko egintza delako. Horrek ez du ukatzen, baina, interesatuek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztea, prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean kontuan har daitezen; betiere, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.

Lizarran, 2006ko abuztuaren 4an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: L0613848