108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INDUSTRIA ETA TEKNOLOGIA, MERKATARITZA ETA LAN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Obras y Desmontes de Navarra, S.L. enpresak La Catalana 3536 izeneko 2 meatze laukiko Ikerketarako Baimena eskuratzeko aurkeztu duen eskaera behin betikoz onartu da. C) Atalean baliabide batzuk ikertzeko izanen da. Lan horiek Fontellasko udal mugapean egitekoak dira, eta honako koordenatu hauek dituzte:

ERPINA LUZERA LATITUDEA ARDATZA X Y

1 -1.3440 42.0100 30 617760.984 4652687.539

2 -1.3440 42.0100 30 618681.612 4652702.888

3 -1.3440 42.0010 30 618691.343 4652086.020

4 -1.3440 42.0010 30 617771.235 4652070.672

Longitudeen erreferentzia: Greenwicheko meridianoa eta Hayforden elipsoidea.

Aditzera ematen da interesatu diren guztiek espedientea aztertzen ahal dutela Industria Segurtasunerako Zerbitzuan, Fuerte del Príncipe II, Tomás Caballeroren parkea, 15.a, Iruñean, 8:30etik 14:30 bitarte, honako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamabost egunetan, hori dena Meatzeei buruzko 1973ko uztailaren 21eko Legearen 51. artikuluan eta Meatzaritzaren Erregimenerako 1978ko abuztuaren 25eko Erregelamendu Orokorraren 70. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 18an._Industria Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0613981