108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

47/2006 EBAZPENA, abuztuaren 21ekoa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Aberingo udal mugapean (Nafarroa) "La Plana" legar-hobia handitzeko proiektuaren Ingurumeneko eraginaren azterlana, C sekzioan birsailkatzeko ustiapen proiektua eta lehengoratze plana, Aridos y canteras del Ega, S.L.k sustatua, jendaurrean jartzen dituena.

Ingurumen Integrazioko Zerbitzuak jakinarazi duenez, jarduera hori maiatzaren 8ko 6/2001 Legearen I. eranskinean sarturik dago (lege horren bidez ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua aldatu zen). Espediente hau, beraz, ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko prozeduraren arabera tramitatuko da.

Horrenbestez, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituen abenduaren 4ko 580/1995 Foru Dekretuaren 3. artikuluko 1.b) idatz-zatiarekin bat, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez ditudan eskurantzen arabera,

EBATZI DUT:

1. Hogeita hamar egun baliodunez jendaurrean jartzea Aberingo udal mugapean (Nafarroa) "La Plana" legar-hobia handitzeko proiektuaren ingurumeneko eraginaren azterlana, C sekzioan birsailkatzeko ustiapen proiektua eta lehengoratze plana, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioko prozedurari ekiteko. Proiektua Aridos y canteras del Ega, S.L. enpresak sustatu du.

Espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Aberingo udaletxean egonen da eskuragai, bulegoko ordu baliodunetan, epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioen idazkia aurkeztu ahal izateko.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua betetzeko Erregelamenduaren 22. artikuluan ezarririkoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Aberingo Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 21ean._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0613861