108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, 2006ko abuztuaren 28koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Pablo Luis García Yárnoz Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foraleko kide izendatzen duena.

Uztailaren 2ko 178/2001 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko inpugnazio ekonomiko eta administratiboak berraztertzeko errekurtsoei buruzko erregelamendua onetsi zen. 21. artikuluan Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foraleko kideak eta horien izendapena arautu eta Nafarroako Gobernuaren eskumena ezartzen da kide horiek izendatzeko.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Pablo Luis García Yárnoz Auzitegi Ekonomiko-Administratibo Foraleko kide izendatzea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 28an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0614168