108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

822/2006 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, ikastetxe publikoetako eskola garraioaren zerbitzua bederatzi eserleku arteko ibilgailuekin egiten duten enpresen kontratuak 2006-2007 ikasturterako luzatzeko baimena ematen duena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du, zeinetan proposatzen baita luza daitezela Nafarroako Gobernuko ikastetxe publikoetan egin ohi den ikasle garraioko esleipena hartu zuten enpresekin sinaturiko kontratuak. Hori hala izanen da Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloan, Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, bai eta Hezkuntza Bereziko, Lanbide Heziketa Bereziko eta Lanbide Hastapen Bereziko Programen ikastetxe eta unitate berariazkoetan.

Bederatzi eserleku arteko ibilgailuekin egiten diren zerbitzuen kontratazioak onetsi zituzten 403/2003 eta 526/2003 foru aginduetan eta 692/2003, 709/2003, 733/2003, 100/2004, 110/2004, 270/2004, 734/2004, 927/2005, 923/2005, 918/2005, 919/2005, 925/2005 eta 926/2005 ebazpenetan xedaturikoaren arabera.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko bigarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Aipatu foru aginduen eta ebazpenen bidez sinaturiko kontratuak luzatzeko baimena ematea 2006-2007 ikasturterako. Ebazpen honen eranskinean enpresak, egin beharreko zerbitzuak eta bakoitzari dagokion diru kopurua ageri dira.

2. Kontratazio horrek dakarren gastua, 2006-2007 ikasturterako, 506.841,28 eurokoa da gehienez. Horietatik 195.825,04 euro, irail-abendurako, 2006ko aurrekontukoak dira eta departamentuan indarra duen gastuen aurrekontuko 410004-41150-2230-324100 kontusailaren kargura ordainduko dira; gainerakoa, 311.016,24 euro, 2007ko urtarril-ekainerako, 2007ko gastuen aurrekontuan dagokion kontusailaren kargura, Nafarroako 2006ko Aurrekontu Orokorrei buruzko 18/2003 Foru Legearen 30.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

3. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea enpresa interesatuei, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 11n._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

ERANSKINA 9 ESERLEKUKO IBILGAILUEN BERRITZEAK

2006-2007 ikasturteko ikasle garraioko ibilbideak

01//01 Aróstegui Larraza, Gregorio 105,60

02//02 Meoqui Galarregui, Fco. Javier 94,99

03//02 Lerchundi Aguerre, Pedro M.ª 104,09

04//02 Larralde Elizalde, Francisco J. 102,63

05//02 Ursuegui Pikabea, José M.ª 64,88

06//02 Transervice Navarra, S.L. 162,06

39//02 Arizaleta Azcárraga, M.ª Luisa 73,92

40//02 Satrústegui Zugarramurdi, Fco. 73,92

07//04 Fernandez Hermoso M., Luis M. 54,82

08//04 Andueza Murguialday, Pedro J. 161,87

10//06 Irorozqui Pérez, Rosario 47,52

11//06 Blasco Iso, Inés 59,14

13//06 Blasco Iso, Inés 90,75

14//07 Yosein, S.L. 116,58

16//07 Padilla Bengoa, Margarita 128,35

17//07 Apecechea Elizalde, Javier 43,50

18//07 Apecechea Arocena, José L. 54,74

19//09 Cásis Velaz, Joseba 105,84

20//09 Rodriguez Merino, Ignacio 38,07

42//09 Llorente Zoraquiain, Iñigo 44,35

21//11 Ordoki Fagoaga, Fidél 40,05

23//12 Yosein, S.L. 80,04

24//12 Transervice Navarra, S.L. 162,06

26//12 Yosein, S.L. 104,42

27//13 Comino Sillero, Antonio 44,38

28//13 Urdanoz Jimeno, Andrés 44,38

29//13 Urolategui Echave, Andoni 144,83

30//13 Ernaga Esnoz, Pedro 144,83

31//13 Munarriz Larrión, José M.ª 122,28

43//13 Yosein, S.L. 55,50

32//14 Servicios Auxiliares de Teletaxi 22,18

33//15 Cordón González, Jon 65,96

34//15 Cordón González, Jon 72,29

35//15 Cordón González, Jon 32,63

36//15 Cordón González, Jon 16,32

Euroak egunean, guztira 2.879,78

Iragarkiaren kodea: F0613977