108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

1185/2006 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak otsailaren 11n emandako 127/2004 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betikoz onetsi zen Villafrancako Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, Dehesa, Barbal eta Navizuela alderdietan lurzoru urbanizaezina industri lurzoru urganizagarri antolatua bihurtzeko.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, otsailaren 11ko 127/2004 Foru Aginduaren bidez, behin betikoz onetsi zuen goian aipatutako espedientea, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko baldintza bat ezarri zuen, hots, foru agindu hartan berean adierazitako zuzenketak biltzen dituen aldaketaren testu bategina aurkeztea.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko foru agindu hori argitaratzea.

Horrenbestez, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Villafrancako Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea behin betikoz onesteko, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak otsailaren 11n eman zuen 127/2004 Foru Agindua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea. Espedientearen xedea Dehesa, Barbal eta Navizuela alderdietan lurzoru urbanizaezinaren sailkapena aldatzea da, industri lurzoru urganizagarri antolatua bihurtzeko, eta Villafrancako Udalak sustatu du. Foru aginduaren testua ebazpen honen eranskinean ageri da, oso-osorik.

2. Ebazpen honen kontra, zeinak ez baitu administrazio bidea agortzen, Administrazio Publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Villafrancako Udalari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 18an._Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

ERANSKINA

127/2004 FORU AGINDUA, otsailaren 11koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Villafrancako Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena. Espedientearen xedea Dehesa, Barbal eta Navizuela alderdietan lurzoru urbanizaezinaren sailkapena aldatzea da, industri lurzoru urganizagarri antolatua bihurtzeko.

Villafrancako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik ekarritako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezko da espediente hori behin betikoz onestea, foru agindu honen xedapen zatiko zehaztapenekin.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedaturikoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Villafrancako Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, bertako udalak sustatua, Dehesa, Barbal eta Navizuela alderdietan lurzoru urbanizaezina industri lurzoru urganizagarri antolatua bihurtzeko. Onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko, beharrezkoa izanen da honako determinazio hauek jasotzen dituen testu bategina aurkeztea, hiru hilabeteko epean:

A) Dagokion kartografiatik, Udalak eskatuta, arau subsidiarioetako honako aurreikuspen hau kentzea berariaz: A(UN).5 "Aurretiko azpiegitura".

B) Navizuelako 1. biderako eta Barbaleko 2. biderako sarbideak berriz egin eta dokumentatzea, proposatu den industrialdeko hegoaldean dauden landa lurzatietan sartu ahal izateko.

C) Industrialdean Barbaleko bidetik sartzeko arauak azaltzea eta grafiko bidez adieraztea, kamioien eta trailerren trafikoa eta NA-6600 errepidearekiko lotura aintzat hartuz.

D) Ateratzen den erabilera anitzeko lurzatiaren titulartasuna argitzea eta, horrenbestez, baita dagokion erabilera-koefizientea ere (0,6).

2. Foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela adieraztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hura jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluei jarraikiz. Espedientearen kontra, bestalde, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

3. Foru agindu hau Villafrancako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko otsailaren 11n._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0613820