108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

284/2006 FORU AGINDUA, abuztuaren 22koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Sarrigurengo Ekohiriko udalez gaindiko plan sektorialeko 3B-12 lurzatiko xehetasun azterlana, Miguel Rico y Asociados, S.A.k sustatua, behin betikoz onesten duena.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, ekainaren 21eko196/2006 Foru Aginduaren bidez, Sarrigurengo Ekohiriko udalez gaindiko plan sektorialeko 3B-12 lurzatiko xehetasun azterlana onetsi zuen hasiera batez. Proiektua Miguel Rico y Asociados, S.A.k sustatu du.

Foru agindu hori 2006ko uztailaren 21eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (87. zk.) argitaratu zen eta xehetasun azterlana hogei egunez egon zen jendaurrean. Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena ikusirik, eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean agindutakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Sarrigurengo Ekohiriko udalez gaindiko plan sektorialeko 3B-12 lurzatiaren xehetasun azterlana, Miguel Rico y Asociados, S.A.k sustatua.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoak izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu hau Miguel Rico y Asociados, S.A. enpresari eta Eguesibarko Udalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 22an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0613946