108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

283/2006 FORU AGINDUA, abuztuaren 22koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Fustiñanako Udal Plana aldatzeko espedientea, bertako Udalak sustatua, behin betikoz onesten duena. Espedientearen xedea 2. industri sektoreko AR-1 banaketa eremua handitzea da.

Fustiñanako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Fustiñanako Udal Plana aldatzeko espedientea, 2. industri sektoreko AR-1 banaketa eremua handitzeko asmoz, bertako Udalak sustatua, baina determinazio lotzaile hauek betez gero:

_Industrialdea handitzen denean, Cabanillasekin batera garatu beharko da, eta Fustiñanako ingurubideak jarraipena izan lezakeela hartuko da kontuan.

_Aurreikusi diren exekuzio unitateetatik kanpoko eremua Sektoreari atxikitako sistema orokortzat hartuko da.

_Gainerako aparkatokiak lurzati pribatuetan jarriko dira, aplikazio erregelamenduan (85/95 Foru Dekretuaren 26.B art.) ezarritako moduluetara iritsi arte, lurzatiaren behin betiko azaleraren arabera.

_Erakunde eskudunen txostenetan ezartzen diren gainerako determinazioak.

2. Foru agindu honek administrazio bidea agortzen ez duela adieraztea. Interesatuek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Eta onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Foru agindu honen berri ematea Fustiñanako Udalari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 22an._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, José Andrés Burguete Torres.

Iragarkiaren kodea: F0613938