108. ALDIZKARIA - 2006ko irailaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

8/2006 FORU AGINDUA, maiatzaren 8koa, Nafarroako Gobernuko eledun den aldetik Toki Administrazioko kontseilariak emana, "Irudien fondoak" izeneko fitxategi informatizatua sortzen duena.

Uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako organoen menpeko fitxategi automatizatuak, datu pertsonalak biltzen dituztenak, arautzen ditu.

Beharrezkoa da "Irudien fondoak" izeneko fitxategia sortzea, uztailaren 26ko 143/1994 Foru Dekretuan horrelakorik ez dagoelako eta laster Irudien kudeatzailea izeneko proiektua abian jarriko delako.

Bestalde, 143/1994 Foru Dekretuaren 2. artikuluak dio "dauden fitxategien ezaugarriak aldatzeko eta deuseztatzeko eta fitxategi berriak sortzeko, fitxategiaren ardura duen unitateari dagokion Departamentuko kontseilariaren foru agindua beharko dela".

Horrenbestez, Komunikazio Zuzendaritza Nagusiko Gobernuaren Eledunaren Bulegoko Komunikabideen Zerbitzuaren txostena ikusirik,

AGINDU DUT:

1. 143/1994 Foru Dekretuko 2. artikulua betez, "Irudien fondoak" izeneko fitxategia sortzea.

a) Fitxategiaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: dokumentu grafikoak biltzea, sailkatzea, artxibatzea eta hainbat jardueratan erabiltzea (hedabideetan argitaratzea, irudiak artxibatu eta lokalizatzea, formatu eta kalitate ezberdinetan inprimatzea).

b) Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Irudien Kudeatzailearen barrenean sartzen diren dokumentu grafikoak egiten dituzten pertsona fisikoak.

c) Datuak biltzeko prozedura: datuak interesatuak berak emanen ditu. Datuen bilketa formularioen bidez edo posta elektronikoaren bidez eginen da. Datuak jasotzeko euskarri bat baino gehiago erabiliko dira: papera, euskarri informatiko/magnetikoa, telematika.

d) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta bertan sartuko diren datu pertsonalak:

_Identifikazio datuak:

Izen-deiturak.

Irudia (irudiaren azalpena).

e) Datu pertsonalen lagapena: ez da datu lagapenik eginen.

f) Fitxategiaren ardura duen unitate organikoa: Nafarroako Gobernua: Toki Administrazioko Departamentua: Komunikazio Zuzendaritza Nagusia.

g) Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideaz baliatzeko nora jo: Nafarroako Gobernua, Toki Administrazioko Departamentua, Komunikazio Zuzendaritza Nagusia.

h) Segurtasun neurriak: oinarrizkoak.

2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

3. Foru agindu hau Komunikazio Zuzendaritza Nagusira eta Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusiko Antolaketa Zerbitzuko Foru Administrazioa Modernizatzeko Atalera igortzea.

Iruñean, 2006ko maiatzaren 8an._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0613856