104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1907/2006 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiak emana, energiaren aurrezkiaren eta eraginkortasunaren arloko jarduketetarako dirulaguntzen 2006ko deialdia onesten duena.

Nafarroako Gobernuak eta Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezkirako Institutuak, 2006ko uztailaren 4an, elkarlan hitzarmen bat sinatu zuten 2006ko laguntza sistema bat gauzatzeko. Laguntza horiek 2005-2007 ekintza planaren barruan daude, energiaren aurrezkiaren eta eraginkortasunaren estrategiaren esparruan.

Testuinguru horretan energiaren arloko jarduketak egin nahi dira energiaren kontsumoa eta beraz intentsitate energetikoa gutxitzeko.

Jarduketen funtsa neurri batzuk hartzea da, gizarte osoarendako direnak eta beraz jarduera sektore batzuk hartzen dituztenak.

Bestalde, Gobernuak, 2006ko uztailaren 31n hartutako Erabakiaren bidez, baimena eman zion Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari dirulaguntza hauen tramitazioa banakako ebaluazioaren bidez egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Energiaren aurrezkiaren eta eraginkortasunaren arloko jarduketetarako dirulaguntzen 2006ko deialdia onestea. Ebazpen honen III. eranskinean zehazten dira.

2. Dirulaguntzak emateko arauak onestea. Arau horiek ebazpen honen I. eranskinean ageri dira.

3. 2.154.487 euroko gastua baimentzea, 2007ko gastu aurrekontuko kontusailetatik. Kontusail horiek 2006ko aurrekontukoekin bat datoz eta honela sailkatzen dira:

NEURRIAREN KAPITULU ZENBAKIA 2007KO AURREKONTUKO KONTUSAILAK ZENBATEKOA

SEKTOREA KODEA ETA NEURRIAREN IZENA 2006KO AURREKONTUKOEI DAGOZKIENAK KONT. ARABERA

Industria 11 I._Auditoria energetikoak 810003-81140-4701-425202 3.091

810003-81140-4701-425203. IDAE-rekiko Hitzarm. 69.567

12 II._Energiaren eraginkortasunerkao inbertsioak 810003-81140-7800-425202. IDAE-rekiko Hitzarm. 626.102

0

Garraioa 24 III._Errepide bidezko garraioko ibilgailuak kudeatzeko auditoriak 810003-81140-4701-425203. IDAE-rekiko Hitzarm. 60.000

Eraikuntza 31 IV._Ingurakari termikoa zaharberritzeko inbertsioak 810003-81140-7800-425202. IDAE-rekiko Hitzarm. 553.803

32 V._Instalazio termikoen eraginkortasun energetikorako inbertsioak 810003-81140-7800-425202. IDAE-rekiko Hitzarm. 705.705

Zerbitzu publikoak 41 VI._Kaleko argietarako instalazioen eraginkortasun energetikorako810003-81140-7609-425200. IDAE-rekiko Hitzarm. 50.000

intbertsioak810003-81140-7609-425200 39.500

42 VII._Kaleko argietarako instalazioen auditoria energetikoak 810003-81140-4609-425202. IDAE-rekiko Hitzarm. 10.000

810003-81140-7609-425200. IDAE-rekiko Hitzarm.

44 VIII._Kaleko argietarako instalazio berrien eraginkortasun

energetikorako inbertsioak 10.211

Energiaren 71 IX._Bideragarritasun azterlanak 810003-81140-4701-425203. IDAE-rekiko Hitzarm.

eraldaketa 72 X._Energia batera sortzeko bideragarritasun azterlanak. 26.508

Energia batera sortzeko instalazioen auditoria energetikoak

4. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete ebazpen honen kontra _ebazpen honek ez dio administrazio bideari amaiera ematen_, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzenduta, argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 16an._Industria eta Merkataritza zuzendari nagusia, Enrique Díaz Moreno.

I. ERANSKINA

Baldintza orokorrak

1. araua. Dirulaguntzen xedea.

Dirulaguntza programa honen xedea Nafarroako Foru Komunitatean energiaren eraginkortasuna hobetzeko inbertsio eta gastuak egiten laguntzea da.

Energiaren eraginkortasuna hobetzeko sektore eta neurriak ondoko laukian adierazten dira:

Industria 11 Auditoria energetikoak

12 Energiaren eraginkortasunerkao inbertsioak

Garraioa 24 Errepide bidezko garraioko ibilgailuak kudeatzeko auditoriak

Eraikuntza 31 Ingurakari termikoa zaharberritzeko inbertsioak

32 Instalazio termikoen eraginkortasun energetikorako inbertsioak

Zerbitzu publikoak 41 Kaleko argietarako instalazioen eraginkortasun energetikorako inbertsioak

42 Kaleko argietarako instalazioen auditoria energetikoako

44 Kaleko argietarako instalazio berrien eraginkortasun energetikorako inbertsioak

Energiaren 71 Energia batera sortzeko bideragarritasun azterlanak

eraldaketa 72 Energia batera sortzeko instalazioen auditoria energetikoak

Aurreko neurrietariko bakoitzaren azalpena eta ezaugarriak III. eranskineko I. kapitulutik X. kapitulura bitarte zehazten dira, aurreko laukian aipatzen diren izenburuarekin eta neurri kodearekin.

2. araua. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Jarduteko gaitasuna duten pertsona fisikoak izan daitezke programa honetan aipatzen diren laguntzen onuradun, baita pertsona juridikoak, irabazi asmorik gabeko erakundeak, toki entitateak, jabe erkidegoak eta horiekin parekatzen ahal direnak ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluan ezarririko betebeharrak betetzen badituzte.

Entitate publikoak betebehar horietatik salbuetsiak daude.

Neurri bakoitzean ezartzen diren laguntzak eskatzen dituztenek III. eranskinekoen artetik haiek aipatzen direneko kapituluetan ezarririko betebeharrak bete beharko dituzte:

Betiere, inbertsio proiektuak, ikerlanak eta dirulaguntzaren xede diren gastuak Nafarroako Foru Komunitateko instalazio edo jardueretarako izanen dira.

3. araua. Dirulaguntzen xede izan daitezkeen kostuak eta laguntzen zenbatekoak

1. Nafarroako Foru Komunitatean egin eta II. erankinean aipatzen diren neurrietan adierazten diren inbertsio eta gastuak izanen dira dirulaguntzen xede, erregelamenduetan eta aplikatzekoa den arautegian ezarririko betebeharrak betetzen badituzte.

Dirulaguntzaren xede den inbertsio edo gastua egiteko epea urtebetekoa izanen da, deialdia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ez dira behin ere dirulaguntzen xede izanen:

_Fakturaturiko ondasun edo zerbitzuak erosteko pagaturiko BEZa eta, oro har, beste edozein zerga.

_Inbertsioaren ondoriozko gastu finantzarioak.

_Oro har, argi eta garbi zehazten ez diren gastuak edo inbersioaren helburu energetikoak lortzea xede zuzena ez dutenak. Betiere Nafarroako Gobernuan neurriaz arduratzen den zuzendaritza nagusiaren irizpidea nagusituko da dudarik izanez gero.

2. Laguntzen zenbatekoa neurri bakoitzerako III. neurrian zehazten dena izanen da.

4. araua. Eskaerak eta agiriak aurkeztea.

1. 2. arauan xedaturikoarekin bat onuradun izan daitekeenak eskatuko du laguntza.

Eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasi eta 2006ko azaroaren 17an bukatuko da (biak barne).

2. Eskabideak eta bestelako agiriak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko erregistroan aurkeztuko dira (Tomás Caballero parkea, 1), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako lekuetako batean.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutunazal ireki batean egin beharko da, lehenengo orriko goiko aldean bulegoaren izena, eguna, tokia eta ordua (minutu eta guzti) adierazi ahal izateko. Datu horiek guztiak gordekinean ere azaldu beharko dira.

3. Eskabideak horretarako ezarririko ereduaren arabera beteko dira. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Erregistroan eta www.cfnavarra.es/industria/areas/energia/index.htm webguneko "Energiaren eraginkortasunerako inbertsio eta gastuetarako laguntzak" izeneko atalean eskuratzen ahalko da eredu hura.

Eskabidearekin batera ondoko agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Memoria tekniko eta ekonomikoa, gehienez ere 10 orrialdetan, honakoak bildu beharko dituena:

_Proiektu edo neurriaren azalpena.

_Paratu edo abiarazteko eskemak.

_Urteroko aurrezkiaren kalkuluen laburpena (tep/urtea).

_Aurrekontu sailkatu eta xehekatua.

b) Aurreikusiriko aurrezki energetikoaren justifikazioa (2 orrialde gehienez).

c) Aurrekontuaren edo kasuan kasuko fakturaren onarpenaren kopia sinatua, non esleipena hartu duen enpresa adieraziko baita.

d) Sinatzailearen NANaren kopia.

e) Gainera, eskatzailea pertsona juridikoa izanez gero, honako hauek aurkeztu beharko dira:

_Sozietatea osatzeko eskrituraren kopia.

_IFKaren kopia.

_Sinatzailearen ahalorde eskrituraren kopia.

5. araua. Dirulaguntza emateko irizpide objektiboak.

Dirulaguntzak banakako ebaluazioaren bidez tramitatuko dira, eta aurrekontuetako dirua bukatu bitarte banatuko, arauetan ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten eta ebaluatu ahal izateko agiri guztiak dauzkaten eskabideak hartzen direneko hurrenkerari jarraituz.

Eskaerak finkatutako baldintzak betetzen ez baditu edo osorik ez badago, organo eskudunak interesatuari eskatuko dio hamar egun balioduneko epean zuzendu ditzala, eta adieraziko dio, zuzendu ezean, eskaerari uko egiten diola ondorioztatuko dela eta espedientea artxibatu eginen dela.

6. araua. Dirulaguntzei buruz ebazteko organo eskudunak eta epeak.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Energia Atalak aurreko arauan ezarririko irizpideen arabera ebaluatuko ditu eskabideak, "Errepide bidezko garraioko ibilgailuak kudeatzeko auditoriak" izeneko eskabideak izan ezik, horiek Garraio Zuzendaritza Nagusiak ebaluatuko ditu eta.

Eskabideen ebaluazioa bukaturik, Energia Atalak organo eskudunari igorriko dio ebazpen proposamena, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza kobratzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Dirulaguntza emateari buruz ebazteko eskumena duen organoa Industria eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia da. Ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaera aurkezten denetik hasita.

Epe horretan ebazpen espresurik jakinarazten ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesatuek, administrazio publikoek izan ezik, zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea alde batera utzi gabe, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan.

7. araua. Onuradunek bete beharrekoak eta ez-betetzearen ondoriozkoak.

1. Laguntza hauek jasotzen dituzten onuradunek instalazioak abian mantendu beharko dituzte bost urtez gutxienez, instalazioa abian jartzen denetik hasita.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak beharrezkotzat jotzen dituen ikuskapenak egiten ahal ditu; hain zuzen ere, dirulaguntzak jaso dituzten kontzeptuak benetan gauzatu direla egiaztatzeko, bai eta, funtsak zertarako eman diren, horretarako erabili direla egiaztatzeko ere.

2. Halaber, onuradunek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dituzte.

Zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituztela egiaztatzeko, eskabidean berean baimena eman beharko zaio Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari behar diren datuak kontsulta ditzan, laguntza emateko ebazpenaren proposamena egiten den unean onuraduna zerga arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak dituela egiaztatzeko.

Dirulaguntza emateko ebazpenean, arau hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebehar guztiak edo batzuk betetzen ez badira, emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu eta, beharrezkoa bada, dirua itzuli beharko da.

Azkenik, deialdi hau Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen IV. tituluan ezarritako arau-hauste eta zehapenen araubidearen menpe dago.

8. araua. Justifikazioa eta dirulaguntzaren ordainketa.

Emandako dirulaguntza kobratzeko eskubidea lortu ahal izateko, onuradunak honako hau frogatu beharko du Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan:

_Dirulaguntzaren xede diren inbertsioak eta gastuak egin izana.

_Inbertsioak eta gastuak abian jartzea, laguntzak emateko ebazpenean adierazten den epean, 3. arauan ezarririkoa gainditu gabe.

_Dirulaguntza emateko ebazpenean ezarri diren baldintzak betetzea.

Inbertsioen kostua eta ordainketa frogatzeko, instalazio osoari dagokion faktura aurkeztu beharko du onuradunak, eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa gutxienez ordaindu izanaren frogagiria. Ordainketa transferentzia bidez edo dirua bankuan sartuta egin beharko da, eta ez da esku diruz egindako ordainketarik onartuko.

Egiaztagiriak azterturik, Energia Atalak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Industria eta Merkataritza zuzendari nagusiari. Horrekin batera, onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten eginbeharrak bete dituztela frogatzen duen txostena aurkeztuko da.

9. araua. Dirulaguntzen bateragarritasuna.

Dirulaguntza hauek bateragarriak dira onuradunek izan dezaketen beste edozein sostengu lerro instituzionalekin, ICO-IDAE 2005 finantzazio lerroarekin izan ezik.

Aurrekoa galarazi gabe, proiektu baterako laguntza guztiek diruz laguntzen ahal den kostuaren %100a gainditzen badute, aldatu eginen da laguntza emateko ebazpena eta, bidezko denean, onuradunak itzuli egin beharko du portzentaje hori gainditzen duen zenbatekoa.

Horretarako, lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako beste dirulaguntza, laguntza, dirusarrera edo baliabideen berri eman beharko dio organo emaileari onuradunak. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

10. araua. Laguntzen izaera.

Programa honetako laguntzak, errepide bidezko garraio ibilgailuak kudeatzekoak izan ezik, "de minimis" laguntzen barrenean sartzen dira, Europar Batzordeak 2001eko urtarrilaren 12an emandako 69/2001 Erregelamenduan eta Batzordeak 2004ko urriaren 6an emandako 1860/2004 Erregelamenduan aurreikusitakoari jarraituz; lehenbiziko erregelamendu horretan zehazten da nola aplikatu EEaren Tratatuko 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei, eta bigarrenean, berriz, artikulu horiek berak nekazaritza eta arrantza sektoreetako "de minimis" laguntzei aplikatzeko arauak eman ziren.

Europar Batasuna osatzeko Tratatuko I. eranskinean (deialdiko II. eranskinean) aipatzen diren produktuak ekoitzi, eraldatu edo merkaturatzeko jardueretarako laguntzek errespetatu egin beharko dute beti Batzordearen 1860/2004 Erregelamenduan ezarritakoa.

Erregelamendu horiekin bat, onuraduna enpresa bat denean, dirulaguntza hauen zenbatekoa, aurreko hiru urteetan "de minimis" kontzeptuagatik jasotakoarekin batuta, ez da 100.000,00 eurotik gorakoa izanen edo, nekazaritza eta arrantzaren sektoreetan, 3.000,00 eurotik gorakoa.

Ondorio horrekin, enpresak behartuta daude araubide horri jarraituz aurreko hiru urteetan hartutako dirulaguntzak adieraztera, eskaera aurkezten dutenean.

"De minimis" arauak ez du galarazten enpresek proiektu bererako Batzordeak baimenduriko bestelako laguntzak hartzeko aukera.

Errepide bidezko garraio ibilgailuak kudeatzeko laguntzak Nafarroari energiaren aurrezki eta eraginkortasunerako baimenduriko laguntzen barruan daude (N 132/2003 estatu laguntza).

11. araua. Arauen kontrako errekurtsoa.

Arau hauen kontra interesatuek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dute, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

12. araua. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Industria Sustatzeko Zerbitzuak Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren webgunean jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, ondokoak zehaztuta: deialdia, laguntza zein programa eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuradunak, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.

II. ERANSKINA

TCEaren I. eranskinean ageri diren produktuak

_Animalia biziak

_Haragi eta hondar jangarriak

_Arrain, krustazeo eta moluskuak

_Esnea eta esnekiak; hegaztien arrautzak; ezti naturala

_Animalien tripaki, maskuri eta urdailak (arrainenak ez direnak), osorik edo zatika

_Bestelako partidetan sartu edo azaldu ez diren animalien produktuak, 1. edo 3. kapituluko animalia hilak, gizakiak jateko balio ez dutenak

_Landare biziak eta lorezaintzako produktuak

_Lekaleak, landareak, elikadurarako sustrai eta tuberkuluak

_Fruitu jangarriak, zitrikoen eta meloien azalak

_Kafea, tea eta espeziak, matea izan ezik

_Zerealak

_Produktu xehetuak; malta; almidoi eta fekulak; glutena; inulina

_Hazi eta fruitu oleaginosoak, bestelako haziak eta fruituak, industria landareak, sendabelarrak; lastoak eta bazkak

_Pektina

_Gantza, zerriaren beste koipe batzuk, etxeko hegaztien gantzak, prentsatuak edo urtuak

_Behi, ardi eta ahuntz azienden gantza, bere horretan edo urtua, "lehen urinak" izeneko gantzak ere barne

_Eguzki estearina; oleoestearina; zerri gantzaren koipea eta emultsionatu gabeko oleomargarina, nahasi gabe eta prestatu gabe

_Arrain gantza eta koipeak eta itsasoko ugaztunenak, baita finduak ere

_Landare olioak, finkoak, bigunak edo zehatzak, landu gabeak, purifikatuak edo finduak

_Animalien edo landareen gantz edo olio hidrogenatuak, baita finduak ere, baina ondoko prestaketarik gabeak

_Margarina, zerri gantzaren suzedaneoak eta bestelako elikadura-koipe prestatuak

_Gantz gorputzak edo animalien edo landareen argizariak tratatzetik heldu diren hondakinak

_Haragi, arrain, krustazeo eta moluskuen prestakinak

_Erremolatxaren eta kainaberaren azukreak, egoera solidoan

_Bestelako azukreak, xarabeak, eztiaren suzedaneoak, baita ezti naturalarekin nahasitakoak ere, azukre eta melaza karamelizatuak

_Melazak, baita dekoloratuak ere

_Azukre, xarabe eta melaza aromatizatuak edo koloratzaileak emanak (baita azukrea bainillarekin edo bainillinarekin), azukrea edozein portzentajetan duten fruta zukuak izan ezik

_Kakaoa aletan, osorik edo puskatan, gordin edo errea

_Kakaoaren azala, mintza, geruzak eta hondarrak

_Egoskarien, barazkien, fruten eta beste landare batzuen edo beste landare zati batzuen prestakinak

_Mahatsaren muztioa hein batean irakina, baita "itzalia" ere alkohola erabili gabe

_Mahatsen ardoak, mahatsaren muztio "itzalia" alkoholarekin (baita mistelak ere)

_Sagardoa, perada, ezti-ura eta beste edari irakin batzuk

_Alkohol etiliko desnaturalizatua edo desnaturalizatu gabea, edozein graduaziotakoa, Hitzarmenaren I. eranskinean zerrendatutako nekazaritzako produktuekin egina. Bazterturik daude: pattarrak, likorrak eta gainerako edari espirituosoak, edariak egiteko alkoholaren prestakin konposatuak ("estraktu kontzentratuak" izenekoak)

_Ozpina eta suzedaneo jangarriak

_Elikadura industrietako hondarrak eta zaborrak; animaliendako janari prestatuak

_Tabakoa hostoetan edo landu gabe; tabakoaren hondarrak

_Kortxo natural landugabea eta kortxoaren hondarrak, kortxo xehetua, pikorretan edo hauts bihurtua

_Liho landugabea (liho uzta), enriatua, ezpatatua, orraztua edo bestela landua, baina irun gabea; iztupak eta lihoaren hondarrak (baita lihazkiak ere)

_Kalamua (Cannabis sativa) hostoetan, enriatua, ezpatatua, orraztua edo bestela landua, baina irun gabea; iztupak eta kalamuaren hondarrak (baita lihazkiak ere)(*) Europako Ekonomia Elkarteko Kontseiluaren 1959ko abenduaren 18ko 7 bis Erregelamenduaren 1. artikuluaren bidez erantsitako gaia (7. "Egunkari Ofiziala", 1961eko urtarrilaren 30ekoa, 71. orrialdea).

III. ERANSKINA

I. KAPITULUA

Industria sektorea

Kodea: 11. neurria._Auditoria energetikoak

1._Helburua.

_Industria sektoreko enpresek energia aurrezteko duten gaitasuna zehaztea.

_Energia aurrezteko inbertsioa erabakitzeko erraztasunak ematea.

_Auditaturiko ekoizpen prozesuen benchmarking delakoa zehaztea.

2._Azalpena

Programa honen xedea industria sektoreetan auditoria energetikoak sustatzea da.

Horretarako, ekoizpen prozesua aztertzen duten aholkularitza lanak joko dira auditoriatzat, sostengatzeko neurriak barne, kontsumo energetikoa gutxitzeko neurriak proposatzen dituztenak. Auditoriaren gutxieneko edukiak 8. puntuan zehazten dena bete beharko du.

Talde hori osatuko dute bai orotariko auditoriek bai ekoizpen lerroen, banakako sistema laguntzaileen, mantentze lanen eta eragiketen auditoriek, bai auditoria termografikoek ere.

3._Onuradunak.

Manufakturak ekoizten dituen industria sektoreko jarduera adar bakoitzeko enpresek eskuratzen ahalko dituzte laguntzak, ez baina energia eraldatzeko sektorea (findegiak eta energia elektrikoaren ekoizpena) osatzen duten jarduera adarretakoek.

4._Inbertsioaren justifikazioa.

Orotariko prozeduran eskaturiko agiriez gain, auditoriaren txostenaren kopia, paperean eta euskarri informatikoan, aurkeztu beharko da. Txosten horrek "Laburpena eta ondorioak" izeneko atal berariazkoa bildu beharko du.

5._Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa auditoriaren kostuaren %75ekoa izanen da gehienez. Laguntzaren gehieneko balio garbi hauek izanen dira:

Bukaerako energiaren kontsumoa (tep/urtea) auditoria energetikoa Laguntzaren gehieneko

egiten deneko establezimenduko balio garbia (Euroak)

> 20.000 17.500

> 4.000-20.000 12.500

< 4.000 7.500

Hala ere, enpresa txikietan eta mikroenpresetan aurreko portzentajeak %10 handitzen ahalko da, laguntzaren gehieneko balioa 8.250 eurokoa izan dadin.

Horri dagokionez, hauxe da mikroenpresa bat: 10 langile baino gutxiago dituena eta gehienez ere 2 milioi euroko negozioaren bolumena eta balantzea duena. Enpresa txikia, berriz, 10 langiletik 49 langilera bitarte dituena eta 10 milioi euroko negozioaren bolumena eta balantzea duena.

6._Inbertsioa frogatzen duten agiriak.

Orotariko arauetan eskatzen diren agiriez gain, auditoriaren txostenaren kopia, paperean eta euskarri informatikoan, aurkeztu beharko da. Txosten horrek "Laburpena eta ondorioak" izeneko atal berariazkoa bildu beharko du.

7._Aurrekontua:

Deialdi honen atal honetarako gehienez ere 69.567 euro erabiliko dira.

8._Auditoria energetikoaren gutxieneko edukia

Establezimenduaren orotariko datuak

.Zentroaren identifikazioa

_Enpresaren izena

_Zentroaren helbidea

_CNAE

.Establezimenduaren datuak

_Funtzionamendu araubidea (zenbat ordu egunean, zenbat egun astean, zenbat ordu urtean)

_Kostuen egitura.

.Establezimenduaren ekoizpenari buruzko datuak.

_Erabiliriko lehengai nagusiak. Izena eta urteko kopurua.

_Lorturiko produktu nagusiak. Izena eta urteko kopurua.

Zentroaren azterketa energetikoa

.Urteko kontsumoa eta energiaren kontsumoaren banaketa

_Energia elektrikoaren urteko kontsumoa, konparatua eta bertan ekoitzia.

_Energia termikoaren urteko kontsumoa eta erregai erabiliak.

_Urteko kontsumo termikoa eta elektrikoa eragiketako.

_Energia kontsumitzen duten tresna nagusien urteko kontsumo termiko eta elektrikoa.

_Urteko kontsumo termikoa eta elektrikoa eragiketa laguntzaileak.

_Bertan ekoitziriko energia elektrikoa. Erregai eskuratuak eta orotariko fluido termikoen ezaugarriak.

.Berariazko kontsumoak eta kostu energetikoak.

_Berariazko kontsumo termikoa (kWh unitateko) eta berariazko kontsumo elektrikoa (kWh unitateko) ekoitziriko produktuko.

_Berariazko kontsumo termikoa (kWh unitateko) eta berariazko kontsumo elektrikoa (kWh unitateko) eragiketako.

_Energia kontsumitzen duten tresna nagusien berariazko kontsumo termikoa (kWh unitateko) eta berariazko kontsumo elektrikoa (kWh unitateko).

_Energia termikoaren kostuak energiaren iturriko eta energia elektrikoaren kostua.

Auditoria energetikoan atzematen diren neurriak

.Neurriaren azalpena

.Energia termiko eta elektrikoaren aurrezkia energiari eta berariazko kontsumoari dagokienez.

.Kostu energetikoaren aurrezkia.

.Bestelako aurrezki eta hobekuntzak

.Hobekuntzei loturiko inbertsioak

.Proposaturiko neurria burutzeko epea

.Harturiko neurria errepikatzeko aukerak. Balizko merkatua

Oharra: energiaren kontsumoak azken energia energetikoaren kontsumoei dagozkie. Lehen mailako energia erabili nahi izanez gero, bukaerako energiari eta lehen mailako energiari dagokienez emanen dira.

II. KAPITULUA

Industria sektorea

Kodea: 12. neurria

Energiaren eraginkortasunerako inbertsioak

1._Helburua.

Neurri honen industria sektorean energiaren eraginkortasunean eginiko inbertsioen bideragarritasun ekonomikoa erraztea da.

2._Azalpena

Jarduketa honen bidez energia kontsumitzen duten tresna eta instalazioak kendu eta haien ordez eraginkortasun handiko teknologiak edo energiaren kontsumoa eta CO2 emisioak gutxitzeko eskura dagoen teknologiarik hoberena darabiltzaten ekipo eta instalazioak paratzeko inbertsioak sustatu nahi dira.

3._Onuradunak.

Manufakturak ekoizten dituen industria sektoreko jarduera adar bakoitzeko enpresek eskuratzen ahalko dituzte laguntzak, ez baina energia eraldatzeko sektorea (findegiak eta energia elektrikoaren ekoizpena) osatzen duten jarduera adarretakoek.

4._Dirulaguntzaren xede izan daitekeen kostua

Ekoizpen prozesuan energia eraldatu edo kontsumitzen duten tresna, instalazio eta sistemetan eginiko inbertsioen eta funtzionamendurako behar diren sistema laguntzaileen kostua izan daiteke laguntza publikoaren xede. Ingeniaritza elkartuko proiektuak. Muntaketa eta jarduera hastea.

5._Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa kostuaren %20 izanen da.

6._Aurrekontua:

Neurri horretarako gehienez ere 626.102 euro erabiliko dira.

III. KAPITULUA

Kodea: 24. neurria

Errepide bidezko garraio ibilgailuak kudeatzeko auditoriak

1._Helburua.

Neurri honen xedea da errepide bidezko salgai eta bidaiari garraioko ibilgailuen kudeaketa hobetzea da, energiaren kontsumoa gutxitzeko, garraiaturiko bidaiariko edo tonako.

2._Azalpena

Programa honen xedea industria, bidaiari eta salgaien garraioko ibilgailuen auditoriak egitea da, kudeaketa integrala hobetu eta horrela energiaren kontsumoa gutxitu eta lehiakortasuna handitzeko.

Auditoriak, besteak beste, honako aldeak hartuko ditu kontuan: ibilbideen kudeaketa, zamen kudeaketa, erregaien kudeaketa, teknologia telematiko berriak, ibilgailuak zerbitzuekin bat etortzea, gidaiarien eta kudeatzaileen prestakuntza.

3._Onuradunak.

Errepide bidezko garraioko enpresa publiko eta pribatuek hartzen ahalko dituzte laguntza hauek.

4._Inbertsioaren justifikazioa.

Orotariko prozeduran eskaturiko agiriez gain, auditoriaren txostenaren kopia, paperean eta euskarri informatikoan, aurkeztu beharko da. Txosten horrek "Laburpena eta ondorioak" izeneko atal berariazkoa bildu beharko du.

5._Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa auditoriaren kostuaren %70ekoa izanen da gehienez. Gehienez 25.000 euro emanen dira.

6._Aurrekontua:

Neurri horretarako gehienez ere 60.000 euro erabiliko dira.

IV. KAPITULUA

Kodea: 31. neurria

Ingurakari termikoa zaharberritzeko inbertsioak

1._Helburua.

Eraikinen sektorean berokuntzaren eta hozkuntzaren eskari energetikoa gutxitzea, haien ingurakari termikoa zaharberritzean eraginkortasun energetikoko irizpideak erabiliz, eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzko 2002/91/CE Zuzentarauarekin bat.

2._Azalpena

Atal honi dagokionez, esparru bizigarriak kanpoko girotik (airetik, lurretik edo beste eraikin batetik) bereizten dituzten eraikinaren itxiturek eta esparru bizigarriak ez-bizigarrietatik bereizten dituzten barruko atalek (kanpoko giroa ukitzen dutenek) osatzen dute eraikinen ingurakari termikoa.

3._Onuradunak.

Pertsona fisiko edo juridikoek, publiko zein pribatu, sustatzaileek, etxegintzako enpresek, hirugarren sektoreko eraikinen jabeek, etxebizitza eraikinen jabeek, auzo erkidegoek, udalen etxebizitza enpresek, administrazio publikoek eta abarrek hartzen ahalko dituzte laguntzak.

4._Dirulaguntzaren xede izan daitekeen kostua

Laguntza publikoari dagokionez, eraikina berotu eta hozteko eskari energetikoa ingurakari termikoari eraginez gutxitzea lortzen duten jarduketa energetikoen kostua izan daiteke dirulaguntzaren xede, gainkostua kontuan hartuz, agirien bidez frogatzen badira.

Ingurakari termikoaren gaineko jarduketa energetikoek eraikuntzarako ohiko eta ohiz kanpoko konponbideak biltzen ahalko dituzte. Eraikuntzako ohiko konpobideak energiaren eskaria gutxitzeko erabili ohi direnak dira, hala nola, aurrealdeak, teilatuak, kanpoko zur-lanak, beirak eta eguzkiaren kontrako babesak ukitzen dituztenak. Eraikuntzako ohiz kanpoko konponbideak, "arkitektura bioklimatikoa" deritzonari dagozkionak dira, hala nola: tronbe murruak, murru parietodinamikoak, berotegi atxikiak, eta abar.

5._Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa kostuaren %15 izanen da.

6._Aurrekontua:

Neurri horretarako gehienez ere 553.803 euro erabiliko dira.

V. KAPITULUA

Kodea: 32. neurria

Instalazio termikoen eraginkortasun energetikorako inbertsioak

1._Helburua.

Eraikinetako instalazio termikoen energia kontsumoa gutxitzea (berokuntzan, hozkuntzan eta ur bero sanitarioaren ekoizpenean), haien eraginkortasuna eraikinen energia eraginkortasunari buruzko 2002/91/CE Zuzentarauarekin bat hobetuz.

2._Azalpena

Instalazio termikoak girotze instalazioak (berotzekoak, hoztekoak eta aireberritzekoak) eta ur bero sanitarioa ekoiztekoak dira, eraikinetako pertsonen ongizate termikoaren eta higienearen eskaria asetzeko erabiltzen direnak.

3._Onuradunak.

Pertsona fisiko edo juridikoek, publiko zein pribatu, eta etxebizitza sektoreko eta hirugarren sektoreko eraikinen jabe edo titularrek hartzen ahalko dituzte laguntza hauek.

4._Dirulaguntzaren xede izan daitekeen kostua

Laguntza publikoari dagokionez, eraikina berotu eta hozteko ohiko energiaren kontsumoa instalazio termikoei eraginez gutxienez %20 gutxitzea lortzen duten jarduketa energetikoen kostua izan daiteke dirulaguntzaren xede, agirien bidez frogatzen badira. Jarduketa energetikoak honako hauek izan daitezke, besteak beste:

_Beroa eta hotza sortzeko tresnak kendu eta etekin energetiko handiagoa dutelako hautaturiko beste batzuk paratzea.

_Fluido eramaileen mugimendurako tresnak kendu eta etekin energetiko handiagoa dutelako hautaturiko beste batzuk paratzea.

_Kanpoko airearen bidez hozteko eta erauziriko airearen beroa berreskuratzeko sistemak.

5._Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa kostuaren %20 izanen da. Hala ere, etiketatze energetikoko kategoriarik handiena duten tresnak biltzen dituzten proiektuetan laguntzaren gehieneko laguntza %25ekoa izanen da.

6._Aurrekontua:

Neurri horretarako gehienez ere 705.705 euro erabiliko dira.

VI. KAPITULUA

Kodea: 41. neurria

Energiaren eraginkortasunerako inbertsioak kaleko argietarako

instalazioetan

1._Helburua.

Energiaren kontsumoa gutxitzea kaleetako argietarako instalazioetan.

2._Azalpena

Jarduketa honen bidez kaleetan argietarako instalazioetako energiaren eraginkortasuna hobetzeko inbertsioak sustatu nahi dira. Udalen eta erakunde publikoen esku diruak utziko dira inbertsio horiek gauzatu ahal izateko.

3._Onuradunak.

Udalek, erakunde publikoek eta kaleetako argi zerbitzuaren kontzesioa duten enpresa publiko edo pribatuek eskuratzen ahalko dituzte laguntzak.

4._Dirulaguntzaren xede izan daitekeen kostua

Laguntza publikoari dagokionez, kaleetako argietan energia elektrikoaren kontsumoa gutxitzea lortzen duten jarduketa energetikoen kostua izanen da laguntzaren xede, agirien bidez frogatzen badira. Jarduketa energetikoak honako hauek izan daitezke, besteak beste:

_Merkurio lurrunezko lanparak kendu eta presio handiko sodio lurrunezkoak paratzea.

_Etekin handiko argiak eta potentzia txikiagoko lanparak paratzea.

_Argiaren maila erregulatzeko sistemak paratzea, kaleetako jarduera gutxitzen dutenean bertako argi maila gutxitzen dutenak.

_Piztu eta itzaltzeko sistemak erloju astronomikoaren bidez paratzea.

Semaforoetan gaurko teknologia kendu eta LED teknologia paratzea.

5._Laguntzaren zenbatekoa.

Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuaren hiru urteko planean sartu diren udaletan Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezkirako Institutuaren funtsetara konturako laguntza kostuaren zenbatekoaren %10ekoa izanen da gehienez.

Plan horretan sarturik ez dauden udaletan, aurrekontuetan dirurik bada, gehienez ere kostuaren %20 Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezkirako Institutuaren konturako kostua eta kostuaren %60 Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren gasu aurrekontuaren kontu. Guztira, kostuaren %80 egiten ahalko du laguntzak guztira.

6._Aurrekontua:

Neurri horretarako gehienez ere 89.500 euro erabiliko dira.

VII. KAPITULUA

Kodea: 42. neurria

Auditoria energetikoak kaleko argietarako instalazioetan

1._Helburua.

Kaleko argietarako instalazioek energia aurrezteko duten gaitasuna zehaztea. Energiaren eraginkortasunerako inbertsioa erabakitzeko erraztasunak ematea.

2._Azalpena

Programa honen xedea kaleko argietarako instalazioetan auditoria energetikoak sustatzea da.

3._Onuradunak.

Udalek, erakunde publikoek eta kaleetako argi zerbitzuaren kontzesioa duten enpresa publiko edo pribatuek eskuratzen ahalko dituzte laguntzak.

4._Inbertsioaren justifikazioa.

Orotariko prozeduran eskaturiko agiriez gain, auditoriaren txostenaren kopia, paperean eta euskarri informatikoan, aurkeztu beharko da. Txosten horrek "Laburpena eta ondorioak" izeneko atal berariazko bat eta instalazioak aurrezki eta eraginkortasun irizpideei jarraituz mantentzeko kontratuaren eredu bat bilduko ditu.

5._Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko kostua auditoriaren kostuaren %50ekoa izanen da.

6._Aurrekontua:

Neurri horretarako gehienez ere 10.000 euro erabiliko dira.

VIII. KAPITULUA

Kodea: 44. neurria

Energiaren eraginkortasunerako inbertsioak kaleko argietarako

instalazio berrietan

1._Helburua.

Kaleko argietarako instalazio berrien eraginkortasun energetikoa hobetzea, energiaren aldetik eraginkorragoak diren teknologiak erabiliz.

2._Azalpena

Jarduketa honen bidez kaleko argietarako instalazio berrietarako proiektuetan puntako teknologiak erabiltzeko eta energiaren eraginkortasuneko irizpideak sartzeko aukera sustatu nahi da, udalen eta erakunde publikoen esku proposaturiko jarduketak egiteko bide ematen duten baliabide ekonomikoak utziz.

3._Onuradunak.

Udalek, erakunde publikoek eta kaleetako argi zerbitzuaren kontzesioa duten enpresa publiko edo pribatuek eskuratzen ahalko dituzte laguntzak.

4._Dirulaguntzaren xede izan daitekeen kostua

Laguntza publikoari dagokionez, kaleetako argietan energia elektrikoaren kontsumoa gutxitzea lortzen duten jarduketa energetikoen kostua izanen da laguntzaren xede, agirien bidez frogatzen badira. Jarduketa energetikoak honako hauek izan daitezke, besteak beste:

_Merkurio lurrunezko lanparak kendu eta presio handiko sodio lurrunezkoak paratzea.

_Etekin handiko argiak eta potentzia txikiagoko lanparak paratzea.

_Argiaren maila erregulatzeko sistemak paratzea, kaleetako jarduera gutxitzen dutenean bertako argi maila gutxitzen dutenak.

_Piztu eta itzaltzeko sistemak erloju astronomikoaren bidez paratzea.

_Semaforoetan gaurko teknologia kendu eta LED teknologia paratzea.

5._Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa kostuaren %40 izanen da.

6._Aurrekontua:

Neurri horretarako gehienez ere 10.211 euro erabiliko dira.

IX. KAPITULUA

Kodea: 71. neurria

Energia batera sortzeko bideragarritasun azterlanak

1._Helburua.

Neurri honen xedea goi mailako energia batera sortzeko gaitasun berriaren bideragarritasun ekonomikoa aztertzea da, industria sektorearen, zerbitzuen eta hondakinen tratamenduaren kokagune berrietan azterlanak eginez eta haiek identifikatuz, non bero erabilgarriaren eskariak bide eman baitezake teknologia hori erabiltzeko, eraginkortasun handiko energia batera sortzeko 08/2004/CE Zuzentarauan eskaturiko irizpideen arabera.

2._Azalpena

Programa honen bidez energia baterako sortzeko instalazio berriak atzemateko bideragarritasun azterlanak sustatu nahi dira, azterturiko kokagune bakoitzeko bero erabilgarriaren eskarietatik abiaturik. Energia batera sortzeko instalazio berriak garatu behar direneko esparruko eta tokietatako bideragarritasun ekonomikoaren azerketa batekin osatuko da.

3._Onuradunak.

Industria sektoreko enpresek, zerbitzuetakoek eta industrien hondakinen tratamendukoek eskuratzen ahalko dituzte laguntzak.

4._Inbertsioaren justifikazioa.

Orotariko prozeduran eskaturiko agiriez gain, azterlanaren txostenaren kopia, paperean eta euskarri informatikoan, aurkeztu beharko da. Txosten horrek "Laburpena eta ondorioak" izeneko atal berariazkoa bildu beharko du.

5._Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa azterlanaren %75 izanen da.

6._Aurrekontua:

Neurri horretarako gehienez ere 12.000 euro erabiliko dira.

X. KAPITULUA

Kodea: 72. neurria

Auditoria energetikoak energia batera sortzeko instalazioetan

1._Helburua.

Gaur egun Nafarroako Foru Komunitatean energia batera sortzeko instalazio dexente daude. Haietariko asko gaurkoa ez beste legezko esparru batzuen arabera diseinatu ziren eta eraginkortasun handiko energia sortzeko 08/2004/CE Zuzentarauan aipatzen diren irizpideak ez dituzte betetzen.

Neurri honen xedea Nafarroan energia batera sortzeko dagoen gaitasuna ebaluatzea da, energia batera sortzeko abian diren instalazioetan auditoria edo azterlan energetikoak eginez, haien diseinua eta haien potentzia gaur egungo teknologia, funtzionamendu baldintza eta legezko esparruekin ahalik eta gehien hobetzeko.

2._Azalpena

Programa honen bidez auditoria energetikoak egin nahi dira energia batera sortzeko instalazioen eraginkortasun energetikoa hobetzeko, haien potentzia antolatzeko (gaur egun bete behar diren eskari teknikoetarako hobeki egokitzeko) eta garaturiko teknologia berrietan turbinetan eta motorretan erabiltzeko, hori dena zuzentaraua betetzen denetik indarra izanen duen legezko esparru berriaren arabera.

3._Onuradunak.

Industriako edo hirugarren sektoreko enpresek hartzen ahalko dituzte laguntza hauek, energia batera sortzeko instalazio bat abian badaukate, haren tamaina kontuan hartu gabe.

4._Inbertsioaren justifikazioa.

Orotariko prozeduran eskaturiko agiriez gain, auditoriaren txostenaren kopia, paperean eta euskarri informatikoan, aurkeztu beharko da. Txosten horrek "Laburpena eta ondorioak" izeneko atal berariazkoa bildu beharko du.

5._Laguntzaren zenbatekoa.

Laguntzaren gehieneko kostua auditoriaren kostuaren %75ekoa izanen da.

6._Aurrekontua:

Neurri horretarako gehienez ere 14.508 euro erabiliko dira.

Iragarkiaren kodea: F0613716