104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

783/2006 EBAZPENA, uztailaren 31koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Udalen Musika Eskoletarako dirulaguntzen 2006rako deialdia, martxoaren 21eko 282/2006 Ebazpenaren bidez onetsitakoa, ebatzi eta laguntza horiek ordaintzeko baimena ematen duena.

Maiatzaren 1eko 52. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen deialdia horren dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea 2006ko ekainaren 2an bete zen, eta interesatuei entzutea emateko tramitea erreklamaziorik aurkeztu gabe bete denez, departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du Musika Eskolen 2006ko funtzionamendu gastu orokorrak hein batean ordaintzeko bidezko diren dirulaguntzei buruz.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Musika Eskolen titularrak diren Udalendako 2006rako dirulaguntzak onestea, eskola horien funtzionamendu gastu orokorrak hein batean ordaintzeko, guztira 1.803.764,99 euro, martxoaren 21eko 282/2006 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian ezarritako arauei jarraikiz, eta gastu hori ordaintzeko agindua ematea, ebazpen honen eranskinean adierazten denaren arabera.

2. Onuradunen betebeharrak.

Toki entitateek edo horiei loturik edo horien menpean egonik dirulaguntza hauen onuradun diren Musika Eskolen titularrak diren entitateek, deialdiaren 7. atalarekin bat, martxoaren 21eko 282/2006 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren 3. atalean aipatzen den helbururako erabili beharko dituzte hartzen dituzten funtsak.

Horretarako, entitate titularreko organo eskuduneko idazkariak, alkatearen edo organo horretako buruaren ikus-onetsiarekin, ziurtagiria emanen du, eta bertan adieraziko, jasotako dirua Musika Eskolaren dirusarreren aurrekontuan sartu dela eta ez dela transferitu Musika Eskolaren gastuak finantzatzeko erabiltzen ez den aurrekontuetako beste kontusail batera. Ziurtagiri hori departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan aurkeztuko da 2007ko martxoaren 1aren aurretik.

Ziurtagiria aurkeztu ezean, onuradunek hartu bai baina dirulaguntzaren helbururako erabili ez dituzten diru-funtsak Foru Ogasunari itzuli beharko dizkiote.

3. Eskatutako dirulaguntza ukatzea Arguedasko Castildetierra Musika Eskolari, ez baitu betetzen deialdiaren 2. ataleko beharkizuna, Musika eta Dantza Eskolen Erregistro Berariazkoan inskribaturik egotea alegia.

4. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordain-aginduak eman ditzala, 2006ko gastuen aurrekontuko 410000-41100-4609-322500 kontusailaren 1247. espedientearen kargura.

5. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

6. Ebazpen hau eta eranskina igortzea interesatuei, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finatzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

7. Administrazioaren ebazpen honen kontra Administrazio Publiko interesatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2006ko uztailaren 31n._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

UDALEN MUSIKA ESKOLENTZAKO DIRULAGUNTZAK 2006. URTEAN

P3100600J ABLITASKO UDALA 50.810,28 33.403,65 19.033,70

G31213598 ALTSASUKO UDALAREN MUSIKA PATRONATUA 112.619,38 82.929,73 34.944,16

P3101900C AGOIZKO UDALA 24.786,30 32.856,78 19.871,10

P3103800C ARTAXOAKO UDALA 20.660,00 26.428,71 19.554,25

P3104200E AZAGRAKO UDALA 93.033,70 42.461,99 15.050,43

P3138600F BARAÑAINGO UDALA 311.128,62 271.425,00 189.352,54

G31255037 "ISIDORO FAGOAGA" UDAL MUSIKA PATRONATUA 158.070,45 73.296,30 30.395,08

P3190300H BERRIOZARKO UDALA 364.108,76 153.052,34 45.185,24

P3105702I BUÑUELGO UDALAREN MUSIKA PATRONATUA 9.610,00 8.265,08 5.725,95

G31115744 BURLATA ETA ATARRABIAKO UDALEN MUSIKA PATRONATUA 280.806,24 229.177,81 129.705,30

G31279342 ZARRAKAZTELUKO UDALAREN MUSIKA PATRONATUA 7.300,00 12.065,84 7.061,26

P3106900H CASTEJONGO UDALA 29.501,50 33.650,89 23.152,77

P3107100D CINTRUENIGOKO UDALA 44.549,20 55.603,68 39.889,30

G31500358 DONEZTEBEKO UDALAREN MUSIKA PATRONATUA 20.000,00 45.879,91 20.000,00

P3108500D EGUESIBARKO UDALA 192.553,41 133.105,50 41.835,67

P3105000H BAZTANGO UDALA 60.702,70 54.855,90 37.433,71

P3109600A LIZARRAKO UDALA 112.110,85 104.538,51 59.386,97

P3108300I ETXARRI ARANAZKO UDALA 26.000,00 40.038,90 26.000,00

P3174900E ZARAITZUKO BATZARRE NAGUSIA 7.378,00 14.777,34 7.378,00

P3111300D GARINOAINGO UDALA 8.668,53 16.549,22 8.668,53

G31226624 UDALEN MANKOMUNITATEKO UDAL MUSIKA PATRONATUA 56.670,00 47.332,56 32.828,05

G31208101 UHARTEKO UDALAREN MUSIKA PATRONATUA 83.000,00 65.019,90 36.098,40

P3190400F IRURTZUNGO UDALA 47.582,29 34.240,80 15.729,40

P3113700C LAKUNTZAKO UDALA 31.365,51 47.790,20 16.600,74

P3155300A LEKUNBERRIKO UDALA 109.787,60 141.574,29 78.160,40

P3115200B LESAKAKO UDALA 66.365,77 52.107,00 26.389,18

P3115600C LODOSAKO UDALA 30.755,77 26.922,42 17.234,44

G31255177 IRUNBERRIKO UDALAREN MUSIKA PATRONATUA 34.620,00 22.055,07 16.928,91

P3116200A MARCILLAKO UDALA 39.640,68 36.773,70 22.258,80

P3116900F MILAGROKO UDALA 134.841,75 57.285,19 19.803,20

P3117600A MURCHANTEKO UDALA 34.951,53 32.539,52 21.715,62

P3108801F NOAINGO UDALAREN MUSIKA PATRONATUA 256.536,50 137.454,68 46.678,97

P3118901B OLAZTIKO UDALAREN MUSIKA PATRONATUA 58.650,00 23.197,35 4.028,54

P3119100J ERRIBERRIKO UDALA 81.407,83 67.980,00 35.419,44

G31699143 OLTZA ZENDEAKO UDAL MUSIKA PATRONATUA 90.790,00 45.965,70 22.926,45

P3120100G IRUÑEKO UDALA 1.454.127,99 822.024,39 165.928,18

P3120200E AZKOIENGO UDALA 75.000,00 72.435,00 48.568,76

P3120601D GARESKO UDALAREN MUSIKA PATRONATUA 43.837,41 56.965,23 32.997,79

G31667918 RIBAFORADAKO UDALAREN MUSIKA PATRONATUA 24.452,27 20.010,67 16.996,80

P3129900A ERRONKARIBARKO IBAXAREN BATZORDEA 7.512,65 12.936,00 7.512,65

P3121501E SAN ADRIANGO UDALAREN MUSIKA PATRONATUA 38.000,00 48.087,89 37.252,65

G31272172 ZANGOZAKO UDALAREN MUSIKA PATRONATUA 163.511,11 125.345,96 63.302,34

P3122700B TAFALLAKO UDALA 246.036,03 162.294,00 68.168,27

G31130735 TUTERAKO "CASTEL RUIZ" KULTUR ETXEA 545.824,89 314.306,01 79.665,44

G31462682 VILLAFRANCAKO UDALAREN MUSIKA PATRONATUA 17.500,00 21.615,00 16.057,57

G31471873 ZIZUR NAGUSIKO UDALAREN MUSIKA PATRONATUA 129.747,08 131.554,50 74.890,04

GUZTIRA 5.836.912,58 4.090.176,11 1.803.764,99

Iragarkiaren kodea: F0613076