104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

738/2006 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, ondotik aipatzen diren gizarte ekimenezko ikastetxeetako haur hezkuntzako bigarren zikloko hezkuntza itunen eta batxilergoko hezkuntza itun berezi osoen sinatzea ebazten duena.

Otsailaren 9ko 109/2006 Ebazpenaren bidez (martxoaren 29ko 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) arauak eman ziren hezkuntzako itun berezien araubidea 2006/07 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Batxilergoan, eta maiatzaren 3ko Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoan eta Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuan aurreikusitako hezkuntza itunena.

Hezkuntza itunak sinatzeko eranskinetan ageri diren gizarte ekimeneko ikatetxeek aurkeztu dituzten eskabideak ikusirik eta aipatutako otsailaren 9ko 109/2006 Ebazpenean aurreikusitako tramiteak beterik, Hezkuntza itunei buruzko arauen erregelamenduaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako hezkuntza itun hauen sinatzea edo/eta berritzea onestea: haur hezkuntzako bigarren ziklokoak ebazpen honen 1. eranskinean ageri diren ikastetxe pribatuekin, horien artean maiatzaren 25eko 531/2006 Ebazpenaren bidez bertan zehazten diren irakaskuntzak emateko itun araubidean sartu zirenak eta ikastetxeetarako baimena jasotzeko baldintza bete behar dutenak, eta batxilergoko hezkuntza itun berezi osoak ebazpen honen 2. eranskinean ageri diren ikastetxe pribatuekin.

2. Eskatutako unitateen kopuruaren eta itunaren barnean sartzen diren unitateen kopuruaren arteko aldea eranskinetan azaltzen da.

3. San Adriango "Casa Nostra-Gure Etxea" ikastetxeak Haur Hezkuntzako hezkuntza itun berezien araubidean sartzeko egin duen eskaera ukatzea, Nafarroako Gobernuaren itunen araubidean sartzeko baldintzak ez baititu betetzen, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 14. artikuluan xedatutakoaren arabera.

4. Ebazpen honen bidez sinatzen diren hezkuntza itunen indarraldia 2006/2007 ikasturtearen hasieratik 2009/2010 ikasturtea amaitu artekoa izanen da.

5. Ebazpen honen bidez ezarritako hezkuntza itunei dagozkien unitateen kopurua eranskinetan azaltzen da; horrek ez ditu galarazten Hezkuntza Itunei buruzko Arauen Erregelamenduko 46. artikuluaren arabera egin litezkeen aldaketak.

6. Batxilergorako itunak osoak izanen dira hasiera batean, baina indarraldian zehar osoak nahiz partzialak izanen dira, Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean finantzazio moduluaz egiten diren aurreikuspenen arabera.

Batxilergoa ematen den ikastetxeetan, unitateen ituna ordu komunei dagokien ratioa murriztu gabe aurreikusi da, baina 2006ko iraileko matrikula erreala ikusi eta orduan eginen dira itunaren ordu murrizketak, beharrezkoak badira; salbuespena Lizarrako Nuestra Señora del Puy ikastetxea izanen da, dagoeneko eskatu baitu irakasgai komunetako orduak murriztea batxilergoko lehen mailako talde batean eta bigarren mailako beste batean.

7. Hezkuntza Itunen Bulegoak interesatuei jakinaraziko die ebazpen honen edukia, eta, horretaz gainera, hezkuntza ituna sinatzera zein egun, toki eta ordutan agertu behar duten. Jakinarazpena egiten denetik ituna sinatzen den arte gutxienez ere berrogeita zortzi orduko epea utzi beharko da.

8. Hezkuntza itunak formalizatzeko agiri administratiboa Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak eta ikastetxe pribatuko titularrek edo behar bezala kreditatutako legezko ordezkariak sinatuko dute.

Haur hezkuntzako bigarren zikloko hezkuntza ituna eta batxilergoko hezkuntza itun berezi osoa formalizatzeko agiri administratiboak otsailaren 9ko 109/2006 Ebazpenaren I. eta II. eranskin gisa onetsitakoak dira.

9. Ikastetxe pribatuko titularrak, justifikatu gabeko arrazoi batengatik, ituna formalizatzeko agiria behar den egunean sinatzen ez badu, eskubidea galduko du.

10. Ebazpen honen kontra zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunean hasita.

11. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

12. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea ikastetxe interesatuei, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiari, Eskolatze Batzordeko buruari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuari, Euskara Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Ikastetxeen Erregistrorako Bulegoari, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeen Nomina Bulegoari eta Hezkuntza Itunen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2006ko uztailaren 17an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

2. ERANSKINA

Batxilergoko itunen berritzea

BURLATA IRABIA 4 4

ZIZUR TXIKIA MIRAVALLES 4 4

ZIZUR TXIKIA SAN FERMIN 6 6

LIZARRA NTRA. SRA. DEL PUY 6 6 (1)

MUTILOABEITI LUIS AMIGO 2 2

IRUÑA CALASANZ 6 6

IRUÑA CARDENAL LARRAONA 4 4

IRUÑA EL REDIN 2 2

IRUÑA HIJAS DE JESUS 4 4

IRUÑA N.ª SRA. DEL HUERTO 4 4

IRUÑA SAGRADO CORAZON 6 6

IRUÑA SALESTARRAK 4 4

IRUÑA SAN CERNIN 8 8

IRUÑA SAN IGNACIO 8 8

IRUÑA SANTA MARIA LA REAL 8 8

IRUÑA SANTA TERESA 4 4

IRUÑA SANTO TOMAS 4 4

IRUÑA URTSULINAK 6 6

IRUÑA VEDRUNA 4 4

TUTERA SAN FRANCISCO JAVIER 8 8

Oharren zutabean parentesi artean ageri diren ikurrek ebazpenaren azalpena adierazten dute.

Iragarkiaren kodea: F0613095