104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARTAZU

Bidea mugatzea

Artazuko Udalak, 2006ko ekainaren 28ko osoko bilkuran, Ermita de la Santa Cruz bidearen mugatze administratiboa egitea erabaki zuen 1. poligonoko 281 eta 915. lurzatietatik bereizteko, bide horren zatirik hartu ote den argitzeko; hori guztia, 6/1990 Foru Legearen 114. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuak onetsia) 47. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

2006ko azaroaren 16an hasiko dira eragiketak Udaletxean, eguerdiko hamabietan.

Halaber, interesatuei jakinarazten zaie mugaketa egiteko ezarritako eguna baino hogei egun lehenago arte, beren eskubideak frogatu eta babesteko egoki iruditzen zaizkien agiriak aurkeztu ahalko dituztela, TAOFLren 51.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artazun, 2006ko abuztuaren 18an._Alkatea, Eva Bengoechea Urra.

Iragarkiaren kodea: L0613760