104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

IRUÑA

EDIKTUA

Behin betiko onestea Arga (2. fasea), Elortz eta Sadar Iruñeko ibaiak lehengoratzeko planak, Elortz ibaiaren tartean, ukitzen dituen jabe, ondasun eta eskubideen zerrenda

Udalbatzak 2006ko uztailaren 4an egindako osoko bilkuran ondoko erabakia hartu zuen:

«Ikusirik Iruñeko Udalbatzaren osoko bilkurak 2006ko maiatzaren 18an Arga (2. fasea), Elortz eta Sadar ibaiak Elortz ibaiaren tartean lehengoratzeko proiektuek ukitutako ondasun eta eskubideen jabeen zerrendari aurkeztutako alegazioak, eta ikusirik, bestalde, espedientean jasotako txostenak, ondokoa erabaki da:

1._Agroalimentaria Aznar S.A. enpresak aurkeztutako alegazioak baiestea, ondokoaz bezainbatean:

_Katastroko 4. poligonoko 2143. lurzatian desjabetu beharreko azalera 350,19 m2-koa izanen da.

_2143. lurzatian kokaturik egon eta desjabetzea dela medio eraitsi eta berreraiki behar den kotxe-tokia ukitutako jabe, ondasun eta eskubideen zerrendan sartzea.

2._"Elortz ibaiertzaren aldeko paisaiaren eta ibai-zatiaren egokitzapena eta haren irisgarritasunaren sustapena. 1. fasea: Aróstegui etorb. - Ipar Etxabakoizko auzunea" proiektuak ukitzen dituen jabeen, ondasunen eta eskubideen behin betiko zerrenda onestea; izan ere, behar-beharrezkoa jotzen da lurzoru horiek okupatu eta eskuratzea, jarraian agertzen den eran:

UKITZEN DITUEN JABEEN, ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN BEHIN BETIKO ZERRENDA

LURZATIAK AZALERA (m²)

1 Construcciones Artaso Hnos., S.L. Antso Azkarraren etorb., 26. Iruña 2128 4 1.775 1.775 Urbanizagarria/Parkea

2 2129 4 738 408,90 Urbanizagarria/Parkea

3 2130 4 5.552 1.502,53 Urbanizagarria/Parkea

4 2133 4 8.959 256,46 Urbanizagarria/Parkea

5 Sortzez G. Ama Karme. Oinutsien Or. Aróstegui etorb., zk.g. Iruña 2139 4 11.534 2.974,62 Sekt. kanpoko urb.

6 Petra Liquiniano eta Sarasaren ondor. Merkatuko kalea, 11. Iruña 2140 4 1.346 1.346 Urb., sekt. kanpo

7 Frantses Jatsuko Ikastola S. A. Aróstegui etorb., zk.g. Iruña 2142 4 6.035 30,64 Ur., sekt. kanpo Irak.

8 Agroalimentaria Aznar S.A. Aróstegui etorb., zk.g. Iruña 2143 4 6.031,41 350,19 Ur., sekt. kanpo Indus.

Kotxe-tokia, aparka-

tzeko, teilapean

9 Iruñeko Udala Udaletxe plaza, 1. Iruña 2726 4 6.295,11 2.141,88 Hirilurra / Bidea

10 Iruñeko Udala Udaletxe plaza, 1. Iruña 2727 4 5.442 2.188,44 Hirilurra / Bidea

Aldi baterako okupazioak

LURZATIAK AZALERA (m²)

11 Agroalimentaria Aznar S.A. Aróstegui etorb., zk.g. Iruña 2143 4 5.581 370,58 Urb., sek. kanpo/Ind.

12 Sortzez G. Ama Karme. Oinutsien Or. Aróstegui etorb., zk.g. Iruña 2139 4 11.534 45,67 Urb., sek. kanpo

3._Ondasun eta eskubideen zerrenda horretan jasotako lursailak nahitaez okupatu behar direla deklaratzea.

4._Alegaziogileen eskaria onestea, dagokien hirigintzako aprobetxamendua aitortzeaz bezainbatean, eta, horrenbestez, nahitaezko desjabetzaren adostasunezko fasean hirigintzako ondoko aprobetxamenduak aitortzea proposatuko da, balio justua ordaintzeko sistematzat:

_Construcciones Artaso Hermanos, S.A., 2128, 2129, 2130 eta 2133. lurzatietan desjabetu beharreko azalari dagokionez.

_Sortzez Garbiaren Ama Karmeldar Oinutsien Komunitatea, 2139. lurzatian desjabetu beharreko azalari dagokionez.

_Agroalimentaria Aznar, S.A., 2143. lurzatian desjabetu beharreko azalari dagokionez.

5._Ahalmena ematea, bereizi gabe eman ere, Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatu jaunari eta Enrique Maya Miranda funtzionario jaunari, okupazioaren aurreko aktak, adostasunekoak, ordaintzekoak eta okupaziokoak sinatzeko, bai eta desjabetzea burutzeko beste edozein agiri izenpetzeko ere.

6._Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, jakinarazpen balioa izan dezan, legeekin bat izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat; argitaratzea, baita ere, Foru Erkidegoan argitaratutako bi egunkaritan, Iruñeko Udaletxeko Iragarki-taulan, eta espedientean interesaturik daudenei banan-banan jakinaraztea, eta horiei igortzea alegazioen gaineko txosten teknikoa eta juridikoa.»

Eta hau guztia argitara ematen da, erabaki honetako seigarren puntuan adierazitakoaren ondorioetarako, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearekin bat, eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.5 artikuluan eta 59.6 artikuluaren a) atalean (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal diren gainerako legeetan xedatutakoa betez, izan litezkeen bertze interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, 2006ko uztailaren 5ean._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0613892