104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ETXARRI ARANATZ

Desjabetze proiektua: Zumurdiñeta 2 industrialdea

Etxarri Aranazko Udalak, 2006ko ekainaren 8ko osoko bilkuran, honela dioen erabakia hartu zuen:

Etxarri Aranazko Udal Planak, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren abuztuaren 2ko 741/2004 Foru Aginduaren bidez onetsi baitzen behin betikoz eta 2005eko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, urtarrilaren 21ekoan, Zumurdiñetako industri lurzoru urbanizagarri antolatuaren sektorea mugatzen du. Planak, orobat, sektore horrek exekuzio unitate bakarra osatuko duela ezartzen du eta jarduketa sistema desjabetzapena izanen dela.

Udal Plana betearazteko, Etxarri Aranazko Udalak, 2005eko apirilaren 13ko osoko bilkuran, erabaki zuen Etxarri Aranazko Udal Planeko industri lurzoru urbanizagarri antolatuaren sektorea nahitaez desjabetzeko espedientea abiaraztea eta jendaurreko epea zabaltzea.

Espedientea jendaurrean egon bitartean hainbat alegazio aurkeztu dira, txostenean honela bilduak:

1. alegazioa. Elvira Irurzun Lamarain. Lurzatia: 515. Edukia: sektorean sartu gabe ere harekin muga egiten duen lurzati baten jabe den aldetik, ondoko hau eskatzen du:

a) Aipatu finkaren itxitura lehengoratzea.

b) Ur eta argi harguneak eramatea bere lurzati horretara.

c) Azkenik, adierazten du lurzorua erosteko interesa duela.

_Txostena: alegazio-egileak aitortzen duen moduan, bere jabetzapeko lurzatia, katastroaren 1. poligonoko 515. lurzatia, SI-6 sektorearen esparrutik kanpo dago, eta bertako obrek ez dute, hortaz, hura ukituko. Urbanizazio lanen beharrizan teknikoen ondorioz itxitura ukitzen bada, urbanizazio kargen barnean sartuko da hura lehengoratzeko obra. Eskatutako ur eta argi-harguneak honako proiektu honetatik kanpo daude. Azken aferari dagokionez, berriz, Etxarri Aranazko Udala, Udal Planeko determinazioekin bat etorriz, desjabetzapenaren sistema erabiltzen ari da SI-6 sektorean jarduteko. Poligonoa exekutatu eta urbanizatutakoan, Udalak besterendu eginen ditu lurzatiak, aplikatzekoak diren hirigintzari buruzko legeekin eta tokiko legeriarekin bat. Gaia eztabaidatu ondoren, alegazioa ezestea erabaki da aho batez.

2. alegazioa. Ion Albarracin Igoa. Lurzatia: 547 eta 723. Edukia: 723. lurzatiaren titulartasuna aldatzeko eta finkaren azalera onartzeko eskaera, tituluaren arabera.

_Txostena: 723. lurzatiaren titulartasuna egiaztatu da eta, Iruñeko 3. Jabetza Erregistroak emandako informazioaren arabera, lurzati hori alegazio-egilearena da; hortaz, proiektua zuzendu egiten da, hura titular gisa agertarazteko. Beste aferari dagokionez, eta kontuan hartuz autobiaren desjabetzapenak partez ukitu zuela 723. lurzatia, proiektuan sartutako finken azalera honakoa dela jotzen da: 547. lurzatiak, 800 m²; eta 723. lurzatiak, 328 m². HAPOko determinazioak aplikatu behar dira, hots, egungo eraikina sendotu egiten da, besteak beste. Gainerako azalera besterendu egiten da, baina ez da bidezko balio justua ordaintzea, izan ere antzeko azalera duen beste lurzati bat emanen baitzaio, antolamendu berriaren arabera eta bizitegietarako erabilera handitzeko aukera edukiz, Planean zehaztutakoari jarraikiz eta azalera horren adinako partaidetza izanik sektoreko kargetan. Alegazioa hein batean baiestea proposatu da. Alegazioa hein batean baiestea erabaki da aho batez, informatzaileek planteaturiko moduan baietsi ere.

3. alegazioa Jesus Mendiola Garciandia. Edukia: lurzorua erosteko interesa duela adierazten du.

_Txostena: Etxarri Aranazko Udalak, Udal Planeko determinazioekin bat etorriz, desjabetzapenaren sistema erabiltzen ari da SI-6 sektorean jarduteko. Poligonoa exekutatu eta urbanizatutakoan, Udalak besterendu eginen ditu lurzatiak, aplikatzekoak diren hirigintzari buruzko legeekin eta tokiko legeriarekin bat. Alegazioa ezestea proposatu da. Aurkeztutako alegazioa ezestea erabaki da aho batez.

4. alegazioa. José Ramón Igoa Artieda. Lurzatia: 508. Edukia: kontuan hartuz lurzatian badela borda bat, abeltzaintzako bere jardunerako ezinbestekoa dena, Udalak antzeko beste bat eraikitzeko eskatzen du. Alanbre-hesia eta dituen hiru fruta-arbolak ordaintzeko eskatzen du.

_Txostena: Antolamenduarekin bateraezinak diren eraikinak eta instalazioak, Lurzoruaren Araubideari eta Balorazioei buruzko 6/98 Legearen 23. artikuluan eta hurrengoetan zehaztutakoaren arabera baloratuko dira. 31. artikuluari jarraikiz, landaketak, ereintzak eta lurzoruan dauden instalazioak, hura kontuan hartu gabe baloratuko dira eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen irizpideen arabera. Araudiari jarraikiz zehazten da eraikinen balioa, lehengoratzeko kostuaren arabera zehaztu ere baina kostua zuzenduko da bai antzinatasuna bai kontserbazio-egoera kontuan harturik. Horrenbestez, desjabetzapenak ukitutako lurzatian dagoen borda katastroko araudiari jarraikiz baloratuko da lehengoratzeko kostuaren arabera baina kostua zuzenduko da bai antzinatasuna bai kontserbazio-egoera kontuan harturik. Kalte-ordaina emanen zaio alanbre-hesiarengatik eta dituen landaketengatik. Alegazioa hein batean baiestea proposatu da. Alegazioa hein batean baiestea erabaki da aho batez.

5. alegazioa. Ion Mikel Albarracin Igoa. Lurzatia: 547 eta 723. Edukia: eskatzen du kontuan hartzeko HAPOren tramitazioan aurkeztutako alegazioari eman zitzaion erantzuna (etxebizitza finkatzea eta mugakidea esleitzea kargetan parte harturik).

_Txostena: SI-6 sektorearen araudi partikularrari egindako alegazioen txostenarekin bat, Etxarri Aranazko Udal Planak etxebizitza finkatu zuen eta desjabetzapenak etxebizitzaren inguruan ukitzen zuen lurzatiaren balio bereko beste lurzati bat esleitu zion, bizitegietarako erabilera egungoa baino are %25 handitzeko aukera emanik, eta sektoreko kargetan besteen modura parte hartuz, hau da, finkatu gabeko azaleraren arabera. Aurrekoarekin bat etorriz, etxebizitzak eta eraikin osagarriek okupaturiko azalera finkatzen da (84,09 m²); desjabetzapenak ez du, beraz, azalera hori ukituko. Desjabetu egiten da 547 eta 723. lurzatien gainerako azalera. Udal Planarekin bat, ondoren tramitatuko den birzatiketa proiektuak desjabeturiko azalera horren adinako beste azalera bat esleituko dio, bestelako mugak eta konfigurazioa izanen baditu ere; erabilera eta antolamendua Planaren determinazioekin bateragarri izanen dira, eta sektorea urbanizatzeko kargetan parte hartu beharko du azalera horri dagokion heinean. Alegazioa baiestea proposatu da. Alegazioa baiestea erabaki da aho batez.

ERABAKI DU:

1. Lantalde prestatzailearen txostenari jarraikiz, alegazioak baiestea edo ezestea, bai Etxarri Aranazko Udal Planeko SI-6 sektorearen desjabetzapen esparruari aurkeztutakoak bai ondasun eta eskubideen zerrendari aurkeztu direnak.

2. Behin betikoz onestea Etxarri Aranazko Udal Planeko SI-6 sektorearen desjabetzapen esparrua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta espresuki deklaratzea ukitutako ondasun eta eskubide guztiak, zerrendan hasiera batez sartutakoak, okupatu beharra, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 21. artikuluarekin eta hurrengoekin eta 35/02 Foru Legearen 127.2 artikuluarekin bat, eta ondotik datorren eranskinaren arabera.

3. Hasiera batez onestea Etxarri Aranazko Udal Planeko SI-6 sektorea nahitaez desjabetzeko proiektua, eta baterako tasazioaren sistema ezartzea, H.E.O.ko 202. artikuluan aurreikusi bezala. Proiektuak ondoko agiri hauek biltzen ditu:

a) Poligonoaren determinazioa, desjabetu beharreko esparruaren mugaketaren arabera, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, behin betikoz onetsitakoa.

b) Prezioen ezarpena, hirigintzako kalifikazioaren araberako lurzoruaren sailkapena barne.

c) Banan-banako prezamendu-orriak, finka bakoitzarenak; lurzoruaren balioa eta, hala behar bada, dauden eraikin, obra, instalazio eta landareenak barne?

d) Bestelako kalte-ordainen balio justuaren orriak.

4. Desjabetzapen proiektua jendaurrean jarriko da hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko bi egunkaritan argitaraturik, edozein interesatuk egoki iruditzen zaizkion ohar eta erreklamazioak egin ditzan, bereziki bere eskubideen titulartasunari edo balorazioari buruzkoak.

5. Erabaki hau banan-banan jakinaraziko zaie ukitutako ondasun eta eskubideen titular guztiei, eta hitzez hitzeko prezamendu-orria eta balorazio irizpideak finkatzeko proposamena igorriko zaizkie, alegazioak egin ditzaten jakinarazpenetik hilabeteko epean.

6. Udal erabaki honen aurka jar daitezkeen errekurtsoen berri emanen zaie.

A_Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

B._Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

C._Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Etxarri Aranatzen, 2006ko uztailaren 19an._Jarduneko alkatea, Iraitz Goñi Iraurgi.

JARDUKETA ESPARRUAK HARTZEN DITUEN FINKA ETA TITULARREN ZERRENDA

Katastroko erreferentzia

ETX-01 1 560 279,06 María Angeles Garciandía Lacunza 279,06

Larrañeta Kalea 5, 3. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-02 1 559 1.065,48 María Angeles Garciandía Lacunza 1.065,48

Larrañeta Kalea 5, 3. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-03 1 551 1.279,96 Jesús Mendiola Garciandía 1.279,96

Odiaga Kalea 4-1. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-04 1 550 901,25 Feliciana Lizarraga Liziaga 901,25

Malkarramendi 8 behea-B. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Valentín Lizarraga Liziaga

Aldapasoro 25, behea. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-05 1 549 442,91 Fermina Razquin Imaz 442,91

Txikia Kalea, 6. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-06 1 552 640,06 Domingo Mundiñano Fernández 640,06

Mundiño Kalea 26. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Dorotea Echarri Leiza

Mundiño Kalea 26. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-07 1 556 463,09 Rufino Saralegui Goñi 463,09

Nafarroako Foruen plaza, 1, 3.H. 31003 Iruña (Nafarroa)

ETX-08 1 557 428,68 Miguel Angel Erdocia Mauleón 428,68

Zugarreta Kalea, 28. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-09 1 558 179,38 Jesús Mendiola Garciandía 179,38

Odiaga Kalea 4-1. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-10 1 509 7.179,01 Juliana Maiza Erdocia 7.179,00

Mundiño Kalea 6-1. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-11 1 555 46,92 Juliana Maiza Erdocia 46,92

Mundiño Kalea 6-1. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-12 1 554 497,17 Petra Escala Huici 497,17

Errotazar Kalea. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-13 1 548 1.539,29 Adriano Uncilla Araña 1.539,29

Kanpozelai 2, behea. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-14 1 723 285,50 Ion Mikel Albarracín Igoa 243,91

Bureina 9, 3. A. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

CAN-Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra Servicios Jurídicos

Karlos III.aren etorb., 8. 31002 Iruña (Nafarroa)

ETX-15 1 543 2.374,96 María Carmen Arbizu Razquin 2.374,96

Marcelo Celayeta 107, 1.A. 31014 Iruña (Nafarroa)

ETX-16 1 547 730,13 Ion Mikel Albarracín Igoa 800,00

Bureina 9, 3. A. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

CAN-Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Navarra Servicios Jurídicos

Karlos III.aren etorb., 8. 31002 Iruña (Nafarroa)

ETX-17 1 544 850,36 Juan María Garciandía Lacunza 850,36

Hualde Kalea 1, 2. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-18 1 545 569,78 Gregorio Arostegui Larraza 569,78

Nagusia 2, 1.C. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-19 1 546 492,93 Irene Echarri de Esteban 492,93

Aldapasoro 59. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-20 1 553 120,07 Juan Araña Oncilla 120,07

Mundiño Kalea. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-21 1 563 49,44 Manuela Artieda Imaz 49,44

Maiza Kalea. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-22 1 562 274,22 Juan Araña Oncilla 274,22

Mundiño Kalea. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-23 1 542 449,88 Josefa Aldasoro Eyerbe 449,88

Arotzape, 3. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Rufino Lazcoz Ceberio

Iñurribide Kalea 3. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-24 1 541 465,62 María Jesús Ochagavía Lazcoz 465,62

Hualde Kalea 21. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-25 1 540 397,49 María Cruz Arruabarrena Iraurgui 397,49

Kale Nagusia, 22-3.A. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-26 1 537 434,14 Benita Ijurco Mendiola 434,14

Kaxarna Kalea 4, 1.B. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-27 1 536 634,83 Ignacio Urbitarte Otaegui 634,83

Nagusia 63, 1. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Francisca Cabrera López

Nagusia 63, 1. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-28 1 535 1.827,67 M.ª del Carmen Celaya Zufiaurre 1.827,67

Geltokiko auzoa, 7. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Francisco Goena Garciandia

Geltokiko auzoa, 7. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-29 1 539 1.164,23 María Lizarraga Miguel-Echarri 1.164,23

Puyko Andre Maria, 6-5. F. Iruña (Nafarroa)

ETX-30 1 538 313,17 M.ª del Carmen Celaya Zufiaurre 313,17

Geltokiko auzoa, 7. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Francisco Goena Garciandia

Geltokiko auzoa, 7. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-31 1 508 19.310,72 Bonifacia Igoa Artieda 19.310,72

Larrionondo 2-2. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Gregoria Igoa Artieda

Azpikoetxea, 1. 20230 Legazpia (Gipuzkoa)

José Andrés Igoa Artieda

Kale Nagusia, 15-3.C. 31820 Etxarri Aranatz.

Juana Cruz Igoa Artieda.

Kale Nagusia 15-1. B. 31820. Etxarri Aranatz.

Rosario Igoa Artieda.

Kale Nagusia 15-2. C. 31820. Etxarri Aranatz.

José Ramón Igoa Artieda.

Kale Txikia 10-1. 31820. Etxarri Aranatz.

María Pilar Igoa Artieda.

Txilipolita Kalea 9-2. 31800. Alsasua

ETX-32 1 534 436,62 José Miguel Maiza Panizo 436,62

Burundabide 15. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-33 1 533 1.383,73 María Luisa Iraurgi Otazu 1.383,73

Altamira 3, 2.A. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-34 1 531 1.046,36 Ana María Lazcoz Ceberio 1.046,36

Zugarreta Kalea 43. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Juan Martín Lazcoz Ceberio

Zugarreta Kalea 43. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-35 1 530 1.272,68 Domingo Erdocia Mauleon 1.272,68

Nagusia 14-1. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-36 1 532 126,82 Micaela Aguinaga Barandiarán 126,82

Kaxarna Kalea 2-1. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-37 1 789 2.380,81 Pedro Manuel Forteis Yarza 2.380,81

Elizondo 6-behea. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-38 1 528 31,73 María Angeles Aguirre Artieda 31,73

rluzepe Kalea 12. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-39 1 510 3.443,21 Gregorio Igoa Maiza 3.443,21

metzagaña Kalea 51, 3.I. 20012 Donostia (Gipuzkoa)

ETX-40 1 790 610,02 Bernardo Ochagavía Bacaicoa 610,02

Hualde 39-behea. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Eleuterio Ochagavía Bacaicoa

Basokopale 6-2. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Pascual Ochagavía Bacaicoa

Malkarramendi 12. 31820

ETX-41 1 526 530,31 Antonio Mendiola Garciandía 530,31

Arzabal 53, 2.A. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-42 1 525 325,45 Valentín Lizarraga Liziaga 325,45

Aldapasoro 25, Bajo. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-43 1 524 46,66 Victoriano Maiza Aguirre 46,66

Bernardino Tirapu 27-2. 31014 Iruña (Nafarroa)

ETX-44 1 511 9.055,07 María Primitiva Iraurgui Lazcoz 9.055,07

Maiza, 13. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

María Socorro Iraurgui Lazcoz

Maiza, 13. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-45 1 521 303,22 Juan Igoa Berastegui 303,22

Hualde 10. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

María Pilar Igoa Berastegui

Hualde 6. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Simón Igoa Berastegui

Hualde 10. 31820 Etxarri Aran

ETX-46 1 522 1.444,59 María Carmen Goñi Insausti 1.444,59

Karrikeztu 1,1.A. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-47 1 523 228,75 José Ignacio Arruabarrena Echeverría 228,75

Nagusia 31-behea. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Elvira Irurzun Lamaraín

Nagusia 21. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-48 1 520 506,65 María Asunción Gayarre Muruzábal 506,65

Paseo de Germanías, 62-10. 46700 Gandia (Valentzia)

ETX-49 1 519 1.244,90 José Ignacio Arruabarrena Echeverría 1.244,90

Nagusia 31-behea. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Elvira Irurzun Lamaraín

Nagusia 21. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-50 1 517 331,72 Etxarri Aranazko Udala 331,72

Kale Nagusia, 10. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-51 1 518 1.212,12 Teodosio Jaca Iraurgui 1.212,12

Bureina 30-behea. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-52 1 516 3.857,46 Juan María Aldaz Navarro 3.857,46

Lazkoz 4-1.B. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-53 1 515 8.785,09 Elvira Irurzun Lamaraín 4.817,00

Nagusia 21. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-54 1 801 1.372,28 José Ignacio Arruabarrena Echeverría 579,50

Nagusia 31-behea. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Elvira Irurzun Lamaraín

Nagusia 21. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-55 1 239 8.931,15 José Antonio Belza Aldasoro 129,00

Nagusia, 15-2.C. 31820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

ETX-56 1 238 4.657,65 Esteban Orce Larumbe 291,00

Ruiz de Alda, 1-1.E. Iruña (Nafarroa)

Iragarkiaren kodea: L0612337