104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Usategien enkantea 2006-2008 (barne) urteetarako, %10 merkeago

Kintoko Mendi Mankomunitateak plegu itxiaren bidezko enkante publikorako deialdia egin du, Kintoko ehiza barrutian honako usategi hauek errentan emateko. Hona hemen hasierako prezioa:

5. zonaldea, Zuraun: hasierako prezioa, lehenbizikoa ehuneko hamar merkatuta, 19.800,00 eurokoa da.

Enkante honetan parte hartzeko proposamenak iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hurrengo hamabost egunen buruan, eta azken egun balioduneko eguerdiko hamabiak baino lehen, aurkeztu beharko dira Elizondon dagoen Baztango Udal Idazkaritzan.

Pleguen zabaltzea, hala badagokio, Baztango udaletxean izanen da hurrengo egunean, ordu berean.

Proposamenak kartazal bakarrean aurkeztuko dira eta horretan "Kintoko usategien adjudikazioa 2006/2008" jarriko du; kartazal horren barnean bertze bi kartazal sartu beharko dira, guztiak itxiak eta lizitatzaileak sinatuak, eta ondoren aipatzen diren idatziak izan behar dituzte eta barnean dokumentu hauek:

_Lehenengo kartazalak, "Dokumentazioa" izenekoak, dokumentu hauek izanen ditu:

a) Lizitatzailearen nortasuna egiaztatzen dutenak:

_Pertsona juridikoa bada, eratze edo aldatze eskritura aurkezturik, zein behar den, huraxe, Merkataritza Erregistroan inskribaturik.

_Norbanakoek NANa aurkeztu beharko dute edo haren fotokopia notario edo administrazio bidez kautotua, edo bertzenaz legez haren ordezkoa izan daitekeen dokumentua.

_Proposamena bertze baten izenean aurkeztuko balitz, notario-ahalordea aurkeztu beharko da eta ahaldunaren NANa, aurreko paragrafoan aipatutako baldintzak betez.

b) Kintoko Mankomunitateko diruzaintzan hasierako prezioaren %2, behin-behineko fidantza gisa, utzi izan duela egiaztatzen duen gordekina.

_Bigarren kartazalak, "Proposamen ekonomikoa" izenekoak, proposamen ekonomikoa baizik ez du izanen, iragarki honetan argitaratu ereduari egokitua.

Baldintza fakultatibo eta ekonomiko-administratiboak Baztango udal idazkaritzan daude ikusgai.

Elizondon, Baztan, 2006ko abuztuaren 18an._Kintoko Mankomunitateko lehendakaria, Virginia Alemán Arrastio.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak: ..................................................., adinez nagusia, NAN zk.: ............. bizilekua: ................., helbidea: .................., karrika: ..................., zenbakia: ........., telefonoa: ............, 2006-2008 urteetarako Kintoko ehizatokiko 5. zonaldea, Zuraun postuaren enkante publikoa, plegu itxiaren bidez eginen dela jakinik, ....................................... (letraz eta zenbakiz) euro eskaintzen ditut.

(Tokia, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0613806