104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

NOAIN (ELORTZIBAR)

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Noain-Elortzibarko Udalak ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako dei egitea erabaki zuen, 2006ko ekainaren 6an egindako bilkuran:

Kontratuaren xedea: "Noain-Elortzibarko Udaletxe berria"

Esleitzeko modua: prozedura irekia; lehiaketa.

Kontratazioaren aurrekontua: 2.611.106,23 euro.

Enpresaren sailkapena: taldea: C; azpitaldea: 2, 3, 4, 6, 7, 9; kategoria: a, d, c, b, a, b.

Baldintza-agiria: lizitatzaileen eskura Rubio paper-dendan, Iruñeko Bergamin kaleko 10ean, eta argibideak 012 - Infolocal telefonoan.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren %2.

Proposamenen aurkezpena: Udalaren erregistroan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Noain-Elortzibarko Udaletxean, Errege kalea, 43 A, Noain (hirigintzako bulego berria), 2006ko urriaren 9an, goizeko hamaiketan.

Proposamen eredua: klausula administratiboen agirian ageri da.

Noainen, 2006ko abuztuaren 16an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0613690