104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CARCAR

Obra lehiaketa

1._Entitate esleitzailea:

Carcarko Udala: Fueros plaza, 2. Carcar (Nafarroa).

2._Kontratuaren xedea:

"Hainbat kale zolatzea, Carcarren", Servicios de Montejurra, S.A.k prestatua.

Obra egiteko tokia: Carcar (hirigunea).

Lanak egiteko epea: zortzi hilabete.

3._Tramitazioa, prozedura eta esleitzeko modua:

Izapideak: administrazio klausulen agirian adierazi dira.

Prozedura: irekia.

Modua: lehiaketa.

4._Hasierako prezioa:

486.272,37 euro (laurehun eta laurogeita sei mila berrehun eta hirurogeita hamabi euro eta hogeita hamazazpi zentimo) BEZa barne.

5._Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

6._Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia:

Carcarko Udalak emanen ditu lehiaketari buruzko argibideak nahiz dokumentazioa (telefonoa: 948 674175), baita Mankomunitateko zerbitzu tekniko eta administratiboek ere (telefonoa: 948 552850; faxa: 948 554439).

7._Kontratistaren berariazko betebeharrak:

Enpresaren sailkapena: G-6-D.

8._Eskaintzak non eta noiz aurkeztu:

Azken eguna: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita zazpigarren egunean, 14:00etan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratiboen agirian eskatutakoak.

Aurkezteko tokia: Carcarko Udalaren erregistroan. Fueros plaza, 2, Carcar.

Eskaintzaren balio epea: aurkezten diren eskaintzek hiru hilabeteko balioa izanen dute.

Aldaeren onarpena: ez dira onartuko.

9._Eskaintzak noiz ireki: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko seigarren eguneko 13:00etan irekiko dira, jendaurreko ekitaldian. Udalaren egoitzan eginen da.

10._Iragarkien gastuak: Prentsako iragarkiak esleipen-hartzaileak ordainduko ditu.

Carcarren, 2006ko abuztuaren 10ean._Alkatea, Germán Agreda Suescun.

Iragarkiaren kodea: L0613743