104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

AGEZA

Herrilarreak enkantean

Agezako Kontzejuak ahozko posturen bidezko enkantean jartzen du laborantzako lote hauen aprobetxamendua:

1. lotea: 15,42 hektarea. Hasierako prezioa: 3.225,00 euro, urtean.

2. lotea: 15,81 hektarea. Hasierako prezioa: 3.304,00 euro, urtean.

Esleipenaren epea: 8 urte.

Enkantea Agezako Kontzejuaren aretoan eginen da irailaren 16an, goizeko hamaiketan, lehen deialdian.

Enkante honetan esleitzen ez badira, berriz enkantean jarriko dira irailaren 23an, toki eta ordu beretan, %10 merkeago. Bigarren enkanteak huts eginez gero, hirugarrena burutuko da, bigarrenaren ondotik eta %20 merkeago.

Baldintzen agiria Agezako Kontzejuaren idazkaritzan dago.

Agezan, 2006ko abuztuaren 23an._Kontzejuko burua, Fernando Egea Beaumont.

Iragarkiaren kodea: L0613988