104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MURILLO EL CUENDE

2006ko plantilla organikoko aldaketa

Murillo el Cuendeko Udalak, 2006ko martxoaren 13an egin osoko bilkuran, onetsi egin zuen 2006ko plantilla organikoa. Jendaurreko epean erreklamaziorik jaso ez zenez argitara eman ziren plantilla organikoa eta izenen zerrenda 2006ko 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 26an.

Beharrezkoa izanik lan eskaintza publikoan ateratzea administrari laguntzaile izateko lanpostua, aho batez, hau da, Udalbatzako kideen gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako hau erabaki da:

1. Murillo el Cuendeko Udalaren plantilla organikoko aldaketa onestea.

2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

3. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da .

Murillo El Cuenden, 2006ko uztailaren 17an._Alkatea, Angel Arnaudas Granell.

1. ERANSKINA

2006ko plantilla organikoa

1._Idazkaritza Nagusia.

_1 kodea. Lanpostuaren izena: Idazkari nagusia. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: F. Maila, taldea: A. Mailako osagarria: -. Bateraezintasuna: -. zuzendaritza postua. -. Lanpostua: -. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: -. Arriskua: -. Berariazko osagarria: -. Egoera administratiboa: H.

_2 kodea. Lanpostuaren izena: Idazkari nagusia. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: A. Maila, taldea: A. Mailako osagarria: -. Bateraezintasuna: -. zuzendaritza postua. -. Lanpostua: 30+2. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: -. Arriskua: -. Berariazko osagarria: -. Egoera administratiboa: J.

_3 kodea. Lanpostuaren izena: Administrari laguntzailea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: A. Maila, taldea: D. Mailako osagarria: -. Bateraezintasuna: --. zuzendaritza postua. -. Lanpostua: 12+4. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: -. Arriskua: -. Berariazko osagarria: -. Egoera administratiboa: J.

_4 kodea. Lanpostuaren izena: Zerbitzu anitzetako langilea. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: F. Maila, taldea: E. Mailako osagarria: 12. Bateraezintasuna: -. zuzendaritza postua. -. Lanpostua: 4. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: 10. Arriskua: -. Berariazko osagarria: 12,57. Egoera administratiboa: J.

2. ERANSKINA

Izenen zerrenda 2006ko abenduaren 31n

_Kodea: 2. Izen-deiturak: Lizarraga Mansoa, María Teresa. Araubide juridikoa: A. Maila, taldea: A. Gradua: 3. Lanpostua: idazkaria. Egoera administratiboa: jardunean.

_Kodea: 3. Izen-deiturak: Sada Nuin, Borja. Araubide juridikoa: A. Maila, taldea: D. Gradua: 1. Lanpostua: Administrari laguntzailea. Egoera administratiboa: Jardunean _Iraungitzekoa

_Kodea: 4. Izen-deiturak: Enciso, Duro, José Luis. Araubide juridikoa: F; Maila edo taldea: E. Gradua: 3. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Egoera administratiboa: jardunean.

3. ERANSKINA

Lan-eskaintza publikoa

Lanpostuaren izena: Administrari laguntzailea. Kopurua: 1. Araubide juridikoa: F. Sarbidea: O.L. Maila-taldea: D. Lanpostuko osagarria: 16. Lanaldia: O.

Laburdurak:

.Araubide juridikoa:

F = Funtzionarioa.

LF = Lan-kontratudun finkoa.

L = Lan-kontratuduna.

LK Jarr = Lan-kontratudun finko jarraigabea.

BB = Behin-behinekoa

A= Kontratazio administratiboa.

.Sarbidea:

OP = Oposizioa.

OL = Oposizio-lehiaketa.

OLM = Oposizio-lehiaketa murriztua.

IL = Izendapen librekoa.

ML = Merezimendu lehiaketa

.Egoera administratiboa:

Z.B. = Zerbitzu bereziak.

J = Jardunean.

H = Hutsik.

Iragarkiaren kodea: L0612216