104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TAFALLA

Deialdia, Tafallako Udaltzaingoko kabo izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

Tafallako Udaltzaingoko kabo izateko oposizio-lehiaketako proben epaimahaiak egindako proposamenari jarraituz, deialdia 2005eko 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 30ean argitaratu baitzen, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Tafallako Udalak, 2006ko uztailaren 21eko ebazpenaren bitartez, Javier María Pérez Tafalla jauna izendatu du Tafallako Udaltzaingoko kabo, bera izan baita probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Tafallan, 2006ko uztailaren 21ean._Alkate udalburua, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0613694