104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Kazetarien izendapena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko abuztuaren 8an, erabaki hau hartu zuen:

(6/PR).

Ikusirik Iruñeko Udaleko kazetari izateko 2 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren epaimahaiak egindako proposamena eta, orobat, espedienteko dokumentazioa, erabaki da:

1. Edurne Elio Aldunate andrea eta María Marsa Fuentes andrea Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, kazetarien kategoriarekin.

2. Izendapen honek ondorioak izanen ditu erregelamenduaren araberako tramiteak bete ondotik.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 8an._Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko jarduneko idazkaria, Amaya Otamendi Claramunt.

Iragarkiaren kodea: L0613702