104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Psikologoaren izendapena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko abuztuaren 8an, erabaki hau hartu zuen:

(5/PR).

Ikusirik Iruñeko Udaleko psikologo izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdiaren (2006ko 85. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, uztailaren 17koa) epaimahaiak egindako proposamena eta, orobat, espedienteko dokumentazioa, erabaki da:

1. Alfonso Muro Molina jauna Iruñeko Udaleko funtzionario izendatzea, psikologoaren kategoriarekin.

2. Izendapen honek ondorioak izanen ditu erregelamenduaren araberako tramiteak bete ondotik.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 8an._Zinegotzi eta Tokiko Gobernu Batzarreko jarduneko idazkaria, Amaya Otamendi Claramunt.

Iragarkiaren kodea: L0613697