104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Doneztebeko Udal mugapean gas natural kanalizatua banatzeko aurretiko administrazio-baimenerako eskaerari buruzkoa.

Gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko, hornitzeko eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituzten Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73. eta 104. artikuluetan eta abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuaren 70. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean egongo da honako instalazioetarako proiektua:

Eskatzailea: Gas Navarra, S.A., helbidea Antso Azkarra etorbideko 26, behea, 31008, Iruña.

Eskaeraren helburua: Doneztebeko Udal mugapean gas natural kanalizatua banatzeko proiekturako aurretiko administrazio-baimena.

Instalazioen deskribapena: aurretiko hornidura-gunea Lesakako gas-hodiaren terminaleko altzairuzko DN 8" APA saretik hasita Elizondoraino, Aceralia hornitzen duen tartean, Bidasoa ibaiaren parez pare Gas Navarra, S.A. enpresak proiektatu duen 35 bat kilometroko gas-hodian dago. Doneztebeko banaketa sarea Erregulazio eta neurketa estazio batetik (APA/MPA) abiatuko da, PE-200tik PE-63ra bitarteko polietilenoz egina, behar denaren arabera.

Aurrekontua: seiehun eta bost mila, ehun eta hirurogeita sei euro (605.166).

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Espedientea Industria Segurtasunerako Zerbitzuan aztertzen ahalko da, Iruñeko Tomás Caballero Parkean, 1-5. solairuan. Han berean interesatuek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2006ko uztailaren 14an._Industria Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0612508