104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Muru-Asterainen (Zizur Zendea) instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari eta proiektua onesteari buruzkoa eta zehazki haren onura publikoa deklaratzekoa. SAT08078-JAA/JLP espedientea.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 52., 53. eta 54. artikuluetan eta energia elektrikoaren instalazioak baimentzeko prozedurari buruzko abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoak ondorioak izan ditzan, jendaurrean jarri da Electra Valdizarbe, S.A. enpresak egindako eskabidea, ondoko ezaugarri nagusiak dituen goi tentsioko instalazioa baimendu, proiektua onetsi eta haren onura publikoa adierazteko:

a) Eskatzailea: Electra Valdizarbe, S.A.

b) Instalazioa jartzeko tokia: Muru-Asterain (Zizur Zendea).

c) Instalazioaren xedea: inguru horretako azpiegitura elektrikoa hobetzea.

d) Ezaugarri nagusiak: "Caserío Vado-Undiano" izeneko aireko linearen (13,2 KV) bariantea, 03.05.07 zenbakiko euskarritik abiatu, 375 m-koa, metalezkoak, LA-125; eta "C.T. Muru-Astráinera" doan deribazioaren 03.05.03 zenbakiko euskarrian bukatuko dena. "STR Echauri-Salinas" eta "Etxauri-Salinas" lineen arteko zirkuitua ixteko eta egun Zizur Zendeako Udalaren Muru-Asteraingo mugapean erabili gabe dagoen LA-280 linearen 1.060 m-ko tartea eraisteko balio izanen du.

e) Nongo materialak: Espainiakoak.

f) Aurrekontua: 32.223,79 euro

Onura publikoaren deklarazioak berarekin dakar ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratzea, eta horrek presako okupazioa ekarriko du.

Hori horrela, eskaera egin duen enpresak eskatzen du, halaber, zortasuna ezartzea eta ondoren adieraziko diren finken presako okupazioa.

Aditzera ematen da, instalazioaren proiektua Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuan aztertu (Tomás Caballero parkea, 1. zk., Fuerte del Príncipe II. eraikina, 5. solairua) eta egokitzat jotzen diren erreklamazioak aurkez daitezen bi aletan, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hogei eguneko epean. Departamentu honetan aurkezten ahal dira eta, halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan ageri diren Nafarroako Gobernuaren erregistro orokorreko bulegoetan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zk.), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ageri diren erregistro eta bulegoetan.

Iruñean, 2006ko uztailaren 20an._Industria Segurtasunerako Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

"CASERIO VADO-UNDIANO" IZENEKO AIREKO LINEAREN (13,2 KV) BARIANTEA "ETXAURI-SALINAS" LINEAREKIN ZIRKUITUA IXTEKO, MURU-ASTERAINGO MUGAPEAN (ZIZUR ZENDEA)

Ukitutako ondasunen eta eskubideen zerrenda

Carlos Sola Zabalza 8 239 Alorra Arizpea Bide zortasuna Luzera: 25 m

Redín, 2 aireko linea Zabalera: 4 m

Iruña

María Jesús Zabalza Sabat 8 237B Alorra Arizpea 18 m-ko metalezko dorre bat 1,96 m²

San Esteban, 15 Bide zortasuna Luzera: 24 m

Muru-Asterain aireko linea Zabalera: 4 m

Ildefonso Beroiz Ansoáin 8 221 Alorra Arizpea 16 m-ko metalezko dorre bat 3,06 m²

San Esteban, 13 Bide zortasuna Luzera: 150 m

Muru-Asteain aireko linea Zabalera: 4 m

Iragarkiaren kodea: F0612852