104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

171/2006 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzailearen aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak ezartzen duenaren arabera, departamentu bakoitzaren titularrak, foru agindu bidez, zuzendari nagusien, idazkari tekniko nagusiaren eta zuzenean haren menpe dauden bestelako organo administratiboetako titularren aldi baterako ordezkoak izendatuko ditu, karguak hutsik daudenean, titularrak kanpoan direnean edo eritasun nahiz ezintasunen bat dutenean, haien ordez jardun dezaten. Artikulu horren 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten direnak izan ezik.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzailearen kargua hutsik gelditzen denean, hura falta denean eta eri edo ezinean dagoenean, haren aldi baterako ordezkoak izango dira haren menpeko atalburuak, hurrenkera honi jarraikiz:

1. Informazio eta Lankidetza Ataleko burua.

2. Ikasketa eta Programa Ataleko burua.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 2an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0613068