104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

EDIKTUA

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako erizaintzako laguntzaile izateko 169 lanpostu merezimenduzko lehiaketa bidez betetzeko deialdia dela eta. Iragarkia:

Angel Maria Baztán Iriarte, María Teresa Beasain Rome, Rosa Elena Barace de Carlos, Ana Isabel Pérez Moral, María Soledad Unzue Gorraiz, Encarna Rodríguez Blanco, José Antonio Mendaza Clemente, Ana Isabel Sanz Cercadillo, Pilar Zurbano Campos, Montserrat Ruiz Beltrán, Gloria Bosque Ezquer eta María Carmen Ros Huarriz jaun-andreek gora jotzeko errekurtsoak aurkeztu dituzte Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako erizaintzako laguntzaile izateko 169 lanpostu betetzeko deialdiaren merezimenduzko lehiaketaren behin betiko zerrendako baremoan ageri den puntuazioaren kontra; Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesatu guztiei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak aurkez ditzaten.

Aurkeztutako errekurtsoen kopiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan daude interesatuen eskura, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen solairuan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkezten ahal dira alegazioak.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 9an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0613811