104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Ediktuak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ginekologia eta Obstetriziako barrutiko sendagile espezialista izateko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia dela eta. Iragarkia:

José Félix García Fernández jaunak gora jotzeko helegitea paratu du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Ginekologia eta Obstetriziako barrutiko sendagile espezialista izateko 4 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oposizioaldiko bigarren probaren emaitzen kontra. Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. eta 59. artikuluetan xedaturikoarekin bat, interesatuei jakinarazten zaie, iragarki hau argitaratu eta gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkez ditzaketela.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopiak interesatuen eskura daude Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39ko lehen oinean.

Alegazioak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako moduan aurkeztu beharko dira.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 9an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

Iragarkiaren kodea: F0613810