104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Ingurumen arloko Baimen Osatuaren eskaera, Industrias Suescun, S.A. enpresak egina.

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 22. artikuluan xedaturikoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den espedientea jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko bulegoetan (Armada etorbidea, 2, Iruña), jendea hartzeko orduetan, jarduera horretan interesa dutenek aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazio, iradokizun eta oharrak epe horretan aurkez ditzaten.

Espedientea: 1922/2006 Ebazpena, abuztuaren 10ekoa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana.

Eskatzailea: Industrias Suescun, S.A.

Jarduera: abereen azpiproduktuen eraldaketa

Tokia: 4. poligonoko 1647., 1648., 1649., 1650., 550. eta 552. lurzatiak (Andosilla)

Udalerria: Andosilla

Iruñean, 2006ko abuztuaren 14an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0613628