104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkiak.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 1493/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikomotrizista izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen (79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2006ko uztailaren 3koa).

Isabel Oyeregui Sola eta Joseba Cerrillo Bilbao jaun-andreek LAB sindikatuaren izenean eta Maika Mendez Villagrasa andreak ELA sindikatuaren izenean gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte deialdi horren kontra. Horren berri ematen zaie interesatu guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesatuen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. oina, Iruña).

Iruñean, 2006ko abuztuaren 17an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia kanpoan denez (martxoaren 22ko 32/2005 Foru Agindua), Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzuko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0613763