I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
750/2006 EBAZPENA, uztailaren 27koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, David Modrego Jiménez jaunak Nafarroako Gobernuaren 2005eko azaroaren 28ko Erabakiaren kontra jarri zuen errekurtsoan interesa duten guztiei epaitegian agertzeko epea jartzen diena. Gobernuaren erabaki haren bidez abuztuaren 18ko 226/2005 Foru Aginduaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen.
Nafarroako Gobernuak, 2005eko azaroaren 28ko Erabakiaren bidez, Toki Administrazioko kontseilariaren abuztuaren 18ko 226/2005 Foru Aginduaren aurka David Modrego Jiménez jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi zen. Foru agindu horren bidez, Nafarroako toki entitateetako idazkari lanpostu hutsak funtzionarioen artean betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta argitaratu zen.
Administrazioarekiko Auzien Salak, 2006ko otsailaren 20an, zuzendaritza nagusi honi jakinarazi zion David Modrego Jiménez jaunak 65/2006 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri zuela Nafarroako Gobernuaren erabaki haren kontra. Gero, apirilaren 7ko 137/1996 autoaren bidez, errekurtsoa ezin zuela onartu adierazi zuen, horretarako eskumenik ez zuelako, izan ere, horretarako organo eskudunak Iruñeko Administrazioarekiko Auzien epaitegiak dira, banaketaren arabera egokitzen dena hain zuzen.
Horren ondotik, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren 2006ko ekainaren 23ko errekerimendua jaso da, non adierazten baita aipatutako errekurtsoa 135/2006 prozedura laburtuaren barrenean tramitatu duela eta administrazio honek interesatuei epaitegian agertzeko epea jarri behar diela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 49.1 artikuluan eta ondokoetan ezarritakoari jarraikiz.
Horrenbestez, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. José Del Val jaunari, Fontellasko Udalari eta eranskinean agertzen diren jarduneko funtzionario onartuei dei egitea bederatzi eguneko epean epaitegian ager daitezen, jarri den errekurtsoa dela kausa.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesaturik egon daitezkeenak ebazpena argitaratu eta bederatzi eguneko epean Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. epaitegira etor daitezen eta, bidezkoa bada, 35/2006 prozedura laburtuan bildu den errekurtso horretan demandatu gisara joka dezaten, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluari dagokionez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
3. Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. epaitegiari ebazpen hau eta egindako epe-jartzeen kreditazioa igortzea.
Iruñean, 2006ko uztailaren 27an._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.
ERANSKINA
CENOZ IRAGUI, PEDRO MARIA
CHUECA INTXUSTA, PILAR
DEL VAL DIAZ,JOSE
DIEZ DIAZ,JOSE LUIS
ECHEVERRIA ECHEVERRIA, JOSE IGNACIO
ESPARZA LEIBAR, ANDONI
ESQUISABEL DE ESTEBAN, MARIA ARANZAZU
GARCIANDIA ALBAROVA, MARIA ANGELES
GUEMBE ELIZALDE, FRANCISCO JAVIER
LLORENS GARCIA, JESUS MARIA
PEREZ DE CIRIZA GAINZA, JAVIER
PEREZ DE IRIARTE MATEO, MARIA RAQUEL
SANCHEZ-OSTIZ GUTIERREZ, FRANCISCO JAVIER
SACRISTAN ESCUDERO, ANA
SUBIZA ESPINAL, MARIA ESPERANZA
URRIZA TOLOSA, CARMEN
VICENTE CASADO, ALEJANDRO
Iragarkiaren kodea: F0612910