104. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

170/2006 FORU AGINDUA, abuztuaren 2koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuko zerbitzuko zuzendari nagusien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 41. artikuluko 2. idatz-zatiak xedatzen duenez, departamentuaren titularrak izendatuko ditu, foru agindu baten bidez, zuzendari nagusien aldi baterako ordezkoak, kargua hutsik gelditzen denean, hura falta denean eta eri edo ezinean dagoenean ari daitezen. Artikulu horren 6. idatz-zatiaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, kasu zehatzetarako egiten direnak izan ezik.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Gizarte Ongizatearen zuzendari nagusiaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan denean edo eritasun nahiz ezintasun bat duenean, haren menpeko zerbitzuetako zuzendariak ariko dira haren izenean, ondoko hurrenkerari jarraikiz:

1. Afera Ekonomikoen eta Inbertsioen Zerbitzuko zuzendaria.

2. Plangintza, Kalitatearen Ebaluazio eta Ikuskapen Zerbitzuko zuzendaria.

3. Garapenerako Lankidetza Zerbitzuko zuzendaria.

2. artikulua. Familiako zuzendari nagusiaren kargua hutsik gelditzen denean, hura falta denean eta eri edo ezinean dagoenean, haren aldi baterako ordezkoa izango da Familiaren eta Adinez Txikikoen Politiken Plangintza, Segimendu eta Ebaluaziorako Zerbitzuko zuzendaria.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 2an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0613070