II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
BERRIOBEITI
Jarduera sailkatua. Eskaera
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Eskatzailea: Promociones Inmobiliarias Provigosa, S.L. Jarduera: mankomunitatearen garajea. Tokia: Artikako Mogotes sektoreko R-18.2 lurzatia.
Berriobeitin, 2006ko abuztuaren 1ean._Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L0613033