102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Iruñeko Udalaren 2006ko plantilla organikoa behin betikoz onetsirik

Iruñeko Udalak, 2006ko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 03-AGO-06 (15/CP).

Ikusirik Udalbatzak, 2006ko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuela Iruñeko Udalaren 2006ko plantilla organikoa, eta hura 2006ko ekainaren 7an argitaratu zela, eta ikusirik, orobat, hari aurkeztutako alegazioak eta espedientean dagoen dokumentazioa, erabaki dut:

1._Ezestea Javier Garayoa Gurucharrik aurkeztutako alegazioak, izan ere, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionarioen Estatutuaren 33. artikuluarekin bat, delako lanpostu hori, iraungitzeko deklaratu dena, betetzea beharrezkoa balitz, Udalak bere iritziaren arabera joka lezake arrunt, hura betetzeko behar diren baldintzak ezartzeko tenorean. Kasu hori ez litzateke zuzenbidearekin bat etorriko.

2._Behin betikoz onestea plantilla organikoaren 2006rako aldaketa eta 2006ko plantilla organikoaren 3. eranskina gisa honetara aldatzea:

3. eranskinean sartzea, egoera pertsonala iraungitzeko dela ,segurt. preben. liz. eta ikus. arduradunaren lanpostua (202100-1 zenbakia); ingeniari teknikoaren behin betiko egoerara igaroko da (200209 zenbakia), Hirigintza eta Etxebizitza Alorrean berean.

3._Espedienteari erregelamenduzko tramitazioa ematea.

Iruñean, 2006ko abuztuaren 3an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0613214