II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
IRUÑA
Deialdia, Turismoko Enpresa eta Jardueretako teknikari lanpostuan eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko. Bete gabe utzi da
Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako Alorreko zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen, 2006ko uztailaren 5ean:
(48/PR)
"Ikusita 2006ko ekainaren 15eko ebazpena, 2006/05/26koaren bidez onetsitako behin-behineko zerrendaren aurka Juan José Villanueva jaunak egindako erreklamazioa ezesten duena. Zerrenda hori Turismoko Enpresa eta Jardueretako teknikari lanpostuan eta prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko da. Deialdia 2006ko 52. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 1ean. Orobat, deialdiaren zazpigarren oinarrian xedatutakoari jarrraituz, honako hau ebatzi dut:
1. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:
Onartuak: inor ez.
Baztertuak:
Deialdiaren 2.1.b) atalean adierazitako eskakizuna ez betetzeagatik:
JUAN JOSE URDANIZ VILLANUEVA
2. Horrenbestez, deialdia bete gabe utzi da."
Iruñean, 2006ko uztailaren 5ean._Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatua, José Iribas Sánchez de Boado.
Iragarkiaren kodea: L0612732