II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
IRUÑA
Ingeniari tekniko izateko lau lanpostu betetzeko deialdiaren deuseztapena
Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko uztailaren 21ean, erabaki hau hartu zuen:
"Ikusirik Iruñeko Udalaren zerbitzuko ingeniari tekniko izateko lau lanpostu, oposizio bidez betetzeko deialdiko oinarriak, 2006ko 62. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 24an argitaratuak, haien aurka aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoak eta espedientean dagoen dokumentazioa, ondokoa erabaki da:
1._Ezestea Carlos Martirena Irureta eta David Pascal Artazcoz jaunek aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoak, Iruñeko Udalaren zerbitzuko ingeniari tekniko izateko lau lanpostu, oposizio bidez betetzeko deialdiko oinarrien aurka. Izan ere, plantilla organikoak behar diren xehetasunak bildu behar ditu, lanpostuaren ezaugarriak azaltzeko modukoak, bestela, administrazio-zuhurtziarakotasun hutsaren esku geratuko litzateke lanpostuak betetzerakoan lanpostuak berezko dituen ezaugarriak erabakitzea, eta ondorio hori zuzenbidearen aurkakoa izanen litzateke erabat.
2._Deuseztatzea Udalaren zerbitzuko ingeniari tekniko izateko lau lanpostu oposizo bidez betetzeko deialdia eta itzultzea azterketako tasatako ordaindutakoa. Deialdia Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi zuen 2006ko apirilaren 4an hartu erabakiaren bidez, eta argitara eman zen 2006ko 62. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 24an.
Iruñean, 2006ko uztailaren 21ean._Zinegotzia-Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, José Iribas Sánchez de Boado.
Iragarkiaren kodea: L0612918