102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MILAGRO

Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, kultur koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Udalak 2006ko ekainaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, kultur koordinatzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2006ko 77. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 28an.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea eta idazki honen eranskin gisa argitaratzea.

Izangaiek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

Milagron, 2006ko uztailaren 31n._Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

ERANSKINA

Onartuak:

ALVAREZ AJURIA, NURIA

ARRONTES SAENZ, MARIA

GARDE GARCIA, MARIA CARMEN

JIMENEZ ESPINOSA, PATRICIA

MAULEON SERRANO, SHEILA

OTANO URRA, PABLO JAVIER

Baztertuak: inor ez

Iragarkiaren kodea: L0612888