II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
ANDOSILLAKO, AZAGRAKO, CARCARKO ETA SAN ADRIANGO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
2006ko plantilla organikoaren hasierako onespena
Andosillako, Azagrako, Carcarko eta San Adriango Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzor Orokorrak 2006ko plantilla organikoa aldatzeko espedientea onetsi zuen, hasiera batean, 2006ko uztailaren 14an egin bilkuran.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 236. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.
San Adrianen, 2006ko uztailaren 17an._Mankomunitateko burua, María Carmen Lorente Marín.
Iragarkiaren kodea: L0612865