II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
LIZARRA
Lizarrako Udalaren 2006ko ekitaldiko lan eskaintza publikoa
Lizarrako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko uztailaren 20ko bilkura arruntean, ondoko erabakia hartu zuen:
"Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/85 Legearen 21.1.g) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabaki da:
1. Lizarrako Udalaren lan eskaintza onestea. Bertan biltzen dira Udalak 2006ko otsailaren 20ko osoko bilkuran onetsitako plantilla organikoan eta 2006ko uztailaren 5ean onetsitako aldaketan sartu zituen lanpostu hutsei dagozkien lanpostuak, ondokoak:
_Bi lanpostu, gizarte langileenak, B mailakoak.
_Hiru lanpostu, administrari-ofizialenak, C mailakoak.
_Lanpostu bat, udaltzainarena, C mailakoa.
_Lanpostu bat, gizarte hezitzailearena, C mailakoa.
_Lanpostu bat, eragile soziokulturalarena, lanaldi erdian, C mailakoa.
_Lanpostu bat, 0-3 urteko ikastetxeko zaindari-hezitzailearena, zuzendari eginkizunak dituena, C mailakoa.
_Sei lanpostu, 0-3 urteko ikastetxeko zaindari-hezitzaileenak, C mailakoak.
_Lanpostu bat, etxezainarena, D mailakoa.
_Lanpostu bat, mantenimenduko etxezainarena, lanaldi erdian, D mailakoa.
_Lanpostu bat, etxezain-administrari laguntzailearena, D mailakoa.
_Bi lanpostu, 0-3 urteko ikastetxeko zerbitzu orokorretakoak, D mailakoak.
2. Lan eskaintza honetako lanpostuen deialdia 2003-2007 legegintzaldi honetan eginen da.
Lizarran, 2006ko uztailaren 26an._Alkatea, María José Fernández Aguerri.
Iragarkiaren kodea: L0612728