II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIERRI
Alkatetzaren dekretua
Oporrak direla eta, abuztuaren 8tik 18ra arte, bi egun horiek barne, Alkatetza bazter utziko dudanez gero, norbaiten esku jarri behar dira Udaleko aferak kanpoan naizen bitartean, Toki Korporazioen Antolaketari, Funtzionamenduarei eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia) 47. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Raúl Lezaun Etxalar jauna lehen alkateorde izanik, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubideari buruzko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoaren arabera, hari dagokio, legezko ordenan, nire ordezko izatea kanpoan naizenean.
Ebatzi dut:
Lehendabizi._Raul Lezaun Etxalar lehen alkateordearen esku uztea Alkatetza honetako eginkizunak, 2006ko abuztuaren 8tik 18ra arte, bi egun horiek barne.
Bigarren._Ebazpen hau Raul Lezaun Etxalar jaunari jakinarazi eta Udalbatzako gainerako kideak jakinaren gainean jartzea.
Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Aritzalan (Deierri), 2006ko uztailaren 31n._Alkatea, Alvaro Nicuesa Santamaría.
Iragarkiaren kodea: L0612928