102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DONEZTEBE

Kirol instalazioetarako enplegatu lanpostua. Izendapena

Doneztebeko Udaleko alkate udalburuak, 2006ko abuztuaren 9ko 69/06 Alkatetzaren ebazpenaren bidez, kirol instalazioetarako lanpostu bat, lan izaera finkokoa eta lanaldi partzialekoa, oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak eginiko proposamenaren ondorioz, haren bederatzigarren oinarriari jarraikiz, aho batez, honako hau erabaki du:

María Rosario Erasun Zozaya izendatzea kirol instalazioetarako enplegatu, lan-kontratadun finkoen izaerarekin eta lanaldi partzialean, izan ere eginiko probetan 49,32 puntu lortu ditu, alegia, puntuazioarik altuena.

Donezteben, 2006ko abuztuaren 11n._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0613520