II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DONEZTEBE
Alkatetzaren 67/06 Dekretua
Doneztebeko Udaleko alkate udalburuak, 2006ko abuztuaren 4an, jarraian hitzez hitz ematen den ebazpena eman zuen:
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikioari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluari jarraituz,
Ebatzi dut:
Lehena._Alkate naizen aldetik ditudan eskurantza guztiak Teresa Gaspar Gutiérrez lehen alkateordearen esku uztea, kanpoan nagoen bitartean nire ordez ari dadin.
Bigarrena._Teresa Gaspar Gutiérrez lehen alkateordea ez dagoenean, Vicente Maylin Tellechea bigarren alkateordeak ordezkatuko du karguan.
Hirugarrena._Erabaki hau interesatuei igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabaki horren kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal duzula, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bakoitzak dituen eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 80.1 eta 101. artikuluetan ezarritakoaren arabera, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, edo aldez aurretik eta aukeran: berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu duen organoari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.
Donezteben, 2006ko abuztuaren 4an._Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0613280