102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BERRIOBEITI

Kultura Alorreko zinegotzi delegatuaren izendapena

José María Irisarri Ollacarizqueta Berriobeitiko Udaleko alkate udalburuak, 2006ko abuztuaren 1ean, ebazpena eman zuen eta hona hemen haren xedapen zatia hitzez hitz:

Ebatzi dut: Artikulu bakarra._Berriobeitiko Udalaren Kultura Alorra Pablo Bueno Urricelqui zinegotziaren esku uztea, eta horren ondorioz erabaki honetatik aitzina Kultura Alorreko zinegotzi delegatua izanen da, hori guztia ezertan ukatu gabe Berriobeitiko Udaleko osoko bilkurari dagozkiola kontrol eta fiskalizazio ahalmenak eta betiere Toki Gobernua modernizatzeko neurriei buruzko abenduaren 16ko 57/2003 Legearen 21.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hain zuzen ere azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 41 eta 46. artikuluei dagokienez.

Berriobeitin, 2006ko abuztuaren 2an._Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0613066