II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
PITILLAS
Udal Planeko aldaketa. Behin betiko onespena
Pitillasko Udalak, 2006ko uztailaren 21eko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Pitillasko Udal Planeko antolamendu xehekatuko determinazioen aldaketa, María Teresa San Martín Aguirre andreak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, aldatutako araudia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzen da; hona hemen:
"3.2.3._Eraikinaren eta eremu libre pribatuen erabilerak.
A) Sailkapen orokorra - baldintzak:
Eraikinaren erabileren sailkapen hau ezarri da:
Erabilera propio edo nagusia:
_Etxebizitzak edo bizilekuak:
Halakoetan egin ahalko dira etxebizitzak:
_Goiko solairuak.
_Beheko solairuak, egun bizilekutako erabiltzen ez diren arren etxebizitzetarako moldatzen ahal direnak bizigarritasun baldintzak beteta.
_Teilatupeko solairuak:
_Beheko etxebizitzari lotua dagoenean barneko eskailera baten bidez, betiere zaharberritze kasuetan onartzen den gehieneko altueraren barnean.
_Baldin eta halako espazio jakin batzuk badituzte etxebizitzetarako moldatzen ahal direnak bizigarritasun baldintzak beteta.
Halakoetan ezin izanen da etxebizitzarik egin:
_Sotoak.
_Aurreko baldintzak betetzen ez dituzten beheko solairuak.
Erabilera onartuak:
Etxebizitzarekin bateragarriak diren guztiak baldin eta egungo legeak, eta bereziki jarduera sailkatuei buruzkoak, betetzen badituzte, eta betiere honako Plan honen 3.2.3.B artikuluan biltzen diren baldintzak beterik.
Erabilera debekatuak:
Gainerakoak, eta bereziki industria handia eta ekainaren 24ko 188/1986 Foru Dekretuan arautu gabeko abeltzaintzako erabilierak."
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Pitillasen, 2006ko uztailaren 26an._Alkate udalburua, Rafael Esparza Hernández.
Iragarkiaren kodea: L0612954