102. ALDIZKARIA - 2006ko abuztuaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERTIZARANA

Legasan kamioiak aparkatzea arautzen duen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Bertizaranako Udalak, 2006ko uztailaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea kamioiendako aparkalekuaren erabilera eta kontzeptu horregatik ezarri prezio publikoak arautzeko ordenantzako aldaketa. Aldatu egiten dira 6. artikulua eta tarifen eranskina.

Uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantzako aldaketa behin betiko onetsita geldituko da, eta argitara emanen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Bertizaranan, 2006ko uztailaren 31n._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0613015